Featured image

Zibersegurtasunari buruzko aholkuak turismo-sektorearentzat - BASQUETOUR (online)

Gaur egun, gutako edozein izan daiteke zibereraso baten biktima, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean edo enpresa mailan. Turismo-sektoreko enpresak ez dira salbuespena. Are gehiago, badira hotelei, jatetxeei... eraso egiteko espezifikoki diseinatutako zibererasoak. Gero eta beharrezkoagoa da ingurune seguruak eta fidagarriak eraikitzea, are gehiago bereziki babestuta dauden bezeroen datuak erabiltzen dituzten negozioen kasuan. Gaur egun ohikoenak diren eraso batzuk eta sektoreko enpresek jasandako benetako erasoen adibide batzuk ikusiko ditugu ikastaro honetan. Gainera, eraso horiek prebenitzen lagun diezaguketen aholku eta tresna batzuk ere ikusiko ditugu. 

  

Helburua:

Turismo-sektoreko profesionalek zibersegurtasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta negozioa babeste aldera haien egunerokoan kontzeptu horiek nola aplikatu ikastea da ikastaro honen helburua.

 

Programa:

  • Sarrera: denok izan gaitezke zibereraso baten biktimak.

  • Nola dakite horrenbeste gutaz?

  • Ransomware motako erasoak. Segurtasun-kopiak, eguneraketak...

  • Phishing motako erasoak.

  • Datu-ihesa.

  • CEOaren iruzurra, fakturen iruzurra...

  • Kanpoko gailuen erabilera.

  • Sarbidea kontrolatzea: pasahitz sendoak erabiltzea. Pasahitzen kudeatzaileak.

  • Lanpostu seguru baterako gomendioak. Segurtasuna ordenagailuan, segurtasun-kopiak...
     

Anteriores ediciones »»