Zibersegurtasuna enpresan: mehatxuak eta segurtasunaren gobernua
Jardunaldi honen helburua da ulertaraztea zergatik den egun zibersegurtasuna benetako kezka bat enpresa guztientzat, eta nola kudeatu behar den modu antolatu eta arduratsuan.
Jardunaldian, enpresek eremu digitalean zer arazo dituzten azalduko da (iruzurrak, zerbitzuak gelditzea, informazioa galtzea, zigor legalak). Ikusiko da, halaber zergatik ez den soilik kontu informatiko bat, baizik eta negozioari, kudeaketari eta jardueraren jarraitutasunari eragiten diona.
Landuko da enpresa bat nola antola daitekeen hobeto arazoei aurrea hartzeko, erabakiak goiz hartzeko eta gorabehera bat gertatzen denean zer egin jakiteko.
Horretarako, arriskuak lehenesten, krisi baten aurrean erreakzionatzen eta enpresak funtzionatzen jarrai dezakeela ziurtatzen laguntzen duten barne-plan eta -arauen zeregina azalduko da.
Egun, erakunde askori eragiten dieten betebehar legalen eta kanpo-betekizunen ikuspegi orokor bat ere eskainiko da. Haien xedeak eta enpresan izan dezaketen eragina azalduko dira, xehetasun teknikoetan sartu gabe.
Hori guztia modu praktikoan. Erabakiak hartzera eta enpresa kudeatzera bideratuta egongo da, eta egokituta dago ezagutza tekniko espezializaturik ez duten pertsonentzat.
Helburuak
Helburua da parte-hartzaileek gai hauen ideia argi eta ordenatua izatea:
- Zer arrisku daude?
- Zer erabaki hartu behar dira arazo bat gertatu baino lehen?
- Zer erantzukizun ditu enpresak?
- Segurtasun-neurriak elkarren artean nola uztartzen dira?
Zibersegurtasun-arriskuei, segurtasunaren kudeaketari (gobernua) eta araudia betetzeari buruzko ikuspegi estrategikoa emango zaie parte hartzaileei. Alderdi guztiak nola uztartzen diren ulertzen lagunduko zaie, baita teknikoak ez diren profilei ere.
Norentzat
Jardunaldia zuzendari-postuetara, arloko arduradunetara, kudeaketako langileetara, segurtasunean espezializatuta ez dauden profil teknikoetara eta zibersegurtasuna antolaketaren eta erabakiak hartzearen ikuspegitik ulertu behar duen edonora bereziki bideratuta dago. Jardunaldi honek enpresako zibersegurtasuna egituratzeko eta gobernatzeko moduari buruzko "mapa mental" argia eta berrerabilgarria eramateko aukera ematen die.
Gaiak
Zergatik hitz egiten dute enpresa guztiek zibersegurtasunaz egun?
Egungo arriskuak.
Zibersegurtasunaren ikuspegi estrategikoa enpresan:
- Arriskuen analisia.
- Segurtasunaren plan zuzentzailea.
- Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema.
Krisiari aurrea hartu: gorabeherak eta segurtasunaren gobernua:
- Zibergorabeherei erantzuteko plana.
- ITen jarraipen-plana.
Araudia eta legea betetzea:
- ENS, TISAX, CRA, NIS2, 62443, DEBO/DPEDBLO, ...

