Featured image

Zibersegurtasuna enpresa eremuan

Gaur egun, oso litekeena da noizbait zibersegurtasun arazo bati aurre egin izana, eta, beraz, oso garrantzitsua da zibersegurtasunaren garrantzia ezagutzea, bai maila pertsonalean, bai lan munduan.

Enpresa-esparruko zibersegurtasuna informazio-aktiboak babesten dituen sistema-multzoa da, elkarri konektatuta dauden informazio-sistemek prozesatu, biltegiratu eta garraiatzen duten informazioa arriskuan jartzen duten mehatxuen tratamenduaren bidez.

Zibererasoek datuak galtzea, eragiketa komertzialak etetea, enpresaren izen onari kalte egitea eta finantza-kostu esanguratsuak eragin ditzakete. Beraz, zibersegurtasuneko neurri sendoak ezartzea funtsezkoa da interes komertzialak babesteko, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko eta bezeroen konfiantza eta harreman komertzialak mantentzeko.

Hauek dira enpresek egun dituzten mehatxu nagusiak: Phishing, Malware eta Ransomware, hornikuntza-kateko erasoak, Programa maltzurra, SQL injekzioa eta DeepFake, besteak beste.

Jakina, zibereraso bat jasateko aukera murrizteko neurriak har daitezke.

Jardunaldi honetan, zibersegurtasunaren arloko teknologiaren ezarleen arrakasta-kasuen ikuspegia izango dugu, baita arlo horretan aplikatutako teknologietan adituak direnena ere.

Gaur egungo aro digitalean, non informazioa aktibo baliotsuenetako bat den eta enpresak gero eta gehiago dauden beren eragiketak egiteko teknologiaren mende, zibersegurtasunak berebiziko garrantzia hartu du.

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea)
          Javier Zubia (Gipuzkoako BAzkundeko Zuzendari Nagusia)

  9:15  Zein da Euskadiko enpresen zibersegurtasuneko heldutasunari buruzko errealitatea?
          Zein dira enpresek zibersegurtasunean dituzten erronka nagusiak epe laburrean?
          María Penilla
          ZIUR Fundazioko zuzendari nagusia

  9:45  Konputazio Segurua: IAren Segurtasuna eta Datuaren Ekonomia
          Oscar Lage
          Zibersegurtasun arduraduna Tecnalian

10:15  Produktu industrialaren zibersegurtasuna: enpresen egoera eta erronkak
          Salvador Trujillo González
          Orbik Cybersegurityko CEOa

10:45  Kafea / Atsedenaldia

11:15  Ziberdelinkuentziaren egungo egoera enpresetan. Nola egin aurre? ZIBERRESILIENTZIA
          Iñaki Calvo
          IT Manager en Kuik Digital Solutionsen

11:45  Zibersegurtasunaren kudeaketa industria-inguruneetan
          Hugo Llanos
          Secure&IT LKS-eko Zibersegurtasun Industrialeko zuzendaria

12:15  Enpresen erantzukizuna zibereraso baten aurrean
          Andoni García Imaz
          Zuzenbide Digitaleko Abokatua Seinalen

12:50  Amaiera

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»