Zibersegurtasuna Adimen Artifizialan
Enpresa asko, AA txertatzeko presaz, segurtasun-egitura sendorik gabe ari dira AA ezartzen, eta ez dira jabetzen hondarrezko gazteluak ari direla eraikitzen mehatxuz betetako itsaso batean. Emaitza: sistemak egoera larrian, datuak manipulatuak eta enpresaren izena segundo gutxian goitik behera erortzeko arriskua. AA tresna ahaltsua da, baina bi ahoko arma bat da. AA geure burua babestu gabe ezartzen badugu, nola biziraungo dugu?
AA erakundeen lan egiteko modua iraultzen ari da, baina baita atea irekitzen ere irudimena gainditzen duten arriskuei: eskala handiko datu-manipulazioak, AA ereduetan ezkutatuta dauden ahuleziak eta erakundearen lanaren arrakasta eta integritatea arriskuan jar ditzaketen pribatutasun-arrakalak.
Hori dela eta, zibersegurtasunari buruzko jardunaldi hau jarri dugu martxan, AArekin lotutako arriskuak ulertu eta kudeatu nahi dituzten enpresentzat. Ekitaldian, sistemak babesteko, araudia betetzeko eta eredu seguruak diseinutik hasita garatzeko estrategia praktikoak landuko dira.
Aukera bikaina da AA aktibo estrategiko eta fidagarri bihurtzeko, erresilientea eta segurua izan dadin, ez soilik berritzailea.
Norentzat
Zibersegurtasuneko, arriskuen kudeaketako eta sistemen babeseko azken aurrerapenetan interesa duten enpresak eta AA segurua izatea nola lor daitekeen hobeto ulertu nahi dutenak.
Egitaraua
- Ongietorria eta sarrera
Oscar Lage, TECNALIAko zibersegurtasuneko arduraduna - AAren iraultza eta ingurune kritikoak
- Arriskuak eta mehatxu berriak
Iván Gutiérrez, Zibersegurtasun Coreko arduraduna TECNALIAn - Lege-esparrua eta burujabetza digitala
Andoni García, abokatu digitala SEINALEn - Kafea - Networkingerako eta eztabaida informalerako gunea
- Industriaren eta garraioaren sektoreetako erabilera-kasuak
Alberto Miranda, Zibersegurtasuneko ikertzailea TECNALIAn - AA ezartzeko estrategiak
Eider Aquilué Hueso, CIO LKSn - Mahai-ingurua: AAk enpresaren zibersegurtasunean duen inpaktua
Juan Jose Rodríguez, LKSko Bikaintasun Teknologikoko Zentroko zuzendaria
Maite del Mundo, CMO Alias Robotic
Nerea Baez, JakinKodeko Zuzendaria
Leire Legarreta, CEO We are Clickers
Amaia Chaparro, Aholkularitzako zuzendaria Dertenen
Moderatzailea: CYBASQUE
- Amaiera eta ondorioak

