Featured image

Zibersegurtasun-gakoak, ezinbestekoak zure enpresarako

Jardunaldi honetan ikasiko dituzu enpresa orok, handia izan nahiz txikia izan, aintzat hartu behar dituen informatika-segurtasunaren arloko oinarrizko kontzeptuak.

Modu sinplean aztertuko dugu: zer garrantzia duen zure enpresako baliabideetara nor sartzen den kontrolatzeak; segurtasun-kopien sistema batek zure enpresa hondamenditik nola salba dezakeen jakitea; malwarearen aurkako babesak ezarri beharra; edo urruneko konexioetarako VPNak erabili beharra, besteak beste.

 

Edukia

  • Zure baliabideetara nor sartzen den kontrolatzea
    Gailu teknologikoak gero eta gehiago erabiltzen direnez gero, gailu horietan, edo hodeian, gordetzen da enpresaren informazio guztia. Etengabe kontrolatu beharko duzu informazio hori nork eskuratzen duen eta nola egiten duen.
  • Babeskopiak egitea
    Edozein enpresarentzat oinarrizko ekintza badirudi ere, askotan ez dugu zeregin hori behar bezala egiten. Babeskopiak egiteko oinarrizko kontzeptuak berrikusiko ditugu.
  • Urruneko konexioetarako VPN bat erabiltzea
    Telelana ezartzearekin arrisku handiagoan dago enpresaren azpiegitura teknologikoa. VPN sare birtual pribatuak zer diren berrikusiko dugu.
  • Informatika-segurtasunean oinarritutako behar gehiago
    Azkenik, oinarrizko kontzeptuak berrikusiko ditugu, hala nola pasahitz-politika egokia ezartzea, aplikazioak eta sistemak eguneratzea, malwarearen aurkako babesa eta posta elektronikoa erabiltzeko jardunbide onak.

 

banner

Aurreko edizioak »»