Zibersegurtasun areagotua: AA, zure aliaturik onena
Zibersegurtasuna ezinbestekoa da enpresen bideragarritasunerako eta biziraupenerako, defentsa-eredu tradizionala zaharkitua gelditu delako. Erasotzaileen eta segurtasun-ekipoen arteko arrakala handitzen ari da; erasotzaileak gero eta azkarrago eta automatizatuago aritzen dira, eta segurtasun-ekipoek akidura kronikoa dute alerta-kopurua ezin dutelako kudeatu. AAk erakundeei beren estrategiak modernizatzen nola lagundu diezaiekeen azalduko dugu jardunaldi honetan. Gorabehera kritikoei azkarrago erantzuteko balio du, baita hasierako sistema zurrunen mugak gainditzeko ere, sistema horiek gizakien esku-hartzearen mende baitzeuden esklusiboki.
Jardunaldi honetan, adimen artifizialak zibersegurtasunaren alorrean duen zeregina aztertuko da, eta arreta berezia jarriko zaie hizkuntza-eredu handiei (LLM) eta AA agentikoari. Teknologia horiek egungo arriskuak eta mehatxuak hobeto ezagutzen eta ulertzen nola lagundu dezaketen aztertuko da, eta nola erabili daitezkeen zibererasoak detektatzeko, erantzuteko eta arintzeko.
Jardunaldian, zenbait erabilera-kasu erakutsiko dira, zeinetan AAk erantzute-denborak murrizten baititu eta defentsa-neurrien eraginkortasuna areagotzeko balio baitu, patroi anomaloei antzemanda, erasoei aurrea hartuta, gorabehera aztertzeko prozesuak optimizatuta eta zeregin kritikoak automatizatuta. Halaber, aztertuko da AAk nola erraztu dezakeen segurtasun-gorabeherak ahalik eta azkarren eta zehatzen konpontzea, eta, hala, giza taldeei lagundu ingurune konplexu eta dinamikoetan erabakiak hartzen.
Norentzat:
- Zibersegurtasuneko arduradun eta teknikariak
- AAren aplikazio praktikoan interesa duten arlo teknologikoko profesionalak
- Enpresetako berrikuntza-arduradunak
- Adimen artifizialaren garaiko segurtasunaren erronkak ulertu eta haiei aurre egin nahi dieten profesionalak
Baldintzak
Zibersegurtasun korporatiboaren kontzeptu orokorrei buruzko oinarrizko ezagutza izatea.
Egitaraua
Zibersegurtasunaren eta bere ekosistemaren hastapenak
- Zibersegurtasuna egun: SOC tradizionalaren garrantzia eta funtzionamendua.
- Defentsa-ereduaren kolapsoa. Erronka operatibo handiak: erasotzaileen hiperautomatizazioa, positibo faltsuek eragiten duten "alertengatiko nekea” eta gorabehera kritikoen aurrean erantzute-denborak murrizteko premia.
AAren hastapenak zibersegurtasunean eta bere aplikazioak
- AA tradizionala: ikaste automatiko klasikoaren zeregina sailkapen eta iragazte estatistikoan, eta mugak mehatxu modernoen aurrean.
LLMen bilakaera eta aplikazioak
- Hizkuntza-eredu handien jauzi kualitatiboa. AAk testuingurua “ulertzen” duenez, gai da analisi semantikoak egiteko, phishing aurreratua detektatzeko, hizkuntza anitzeko mehatxuak prozesatzeko eta araudiak betetzen laguntzeko.
Kafea eta networkinga
Oraina: AAko agenteak (orkestrazio autonomoa)
- Gomendiotik ekintzara. Agenteak erabiltzea gertaerak ikertzeko, konpontzeko erabakiak denbora errealean hartzeko, playbook dinamikoak sortzeko eta eraso-simulazioak modu automatizatuan egiteko.
Ondorioak eta arrisku berriak
- Segurtasun-taldearen eginkizun berria gorabeheraren bizi-ziklo osoan.
- Arrisku berrien azterketa: AA erasotzaileentzako tresna moduan, ingeniaritza sozialaren automatizazioa eta ereduen ahuleziak (prompt injectiona, adibidez).
Galderak eta amaiera

