Featured image

Zibergorabeheren simulazioak: nola entrenatu zure enpresa zibergorabehera errealen aurrean erreakzionatzeko

Zibersegurtasuna estrategiko bihurtu da euskal enpresen lehiakortasunerako, batez ere digitalizazioa bizkortzen eta segurtasun-gorabeherak areagotzean ari diren honetan.

Jardunaldi honetan zibergorabeherei buruz hitz egingo dugu, benetako eraso baten aurrean enpresek duten erantzuteko gaitasuna probatzeko simulakroak egitearen garrantziaz, antolakuntzaren, alderdi teknikoaren eta komunikazioaren aldetik dituzten ahuleziak identifikatuz

Era berean, benetako esperientzietatik abiatuta, adibide praktikoak eta jardunbide egokiak erakutsiko ditugu. Zehazki, fikziozko enpresa batean izandako Ransomware-motako zibergorabehera baten simulazio-ariketa baten bidez.

Helburuak

  • Enpresei zibergorabeherei buruz kontzientziatzea eta ikusaraztea garrantzitsua dela benetako erasoak jasan aurretik entrenatzea zibererasoari nola erantzun.
  • Zibergorabehera-mota desberdinak erakustea, eta azaltzea zein egoeratan eta zein profilekin lotuta agertzen diren (zuzendaritza, IKT saila, komunikazio-saila, giza baliabideak, etab.).
  • Enpresek jardunaldian parte hartuta lortuko dituzten zuzeneko onurak ezagutaraztea (koordinazioa hobetzea, erreakzio-denborak murriztea, benetako ahuleziak identifikatzea).

Norentzat

  • ETEetako eta industrietako IT/OTetako arduradunak.
  • Negozio- eta operazio-arloetako zuzendariak.
  • Zibergorabeherekiko erantzunetan interesa duten profesionalak.

Egitaraua

  • Zibergorabeherei buruzko sarrera
  • Zibergorabeheren tipologiak
  • Zibergorabeheraren simulazioa: Alegiazko enpresa bateko ransomware-gorabehera baten simulazioa egitea.
  • Ondorioak eta galderak: Parte hartzen duten enpresekin hitz egiteko eta parte hartzeko moduei buruzko zalantzak argitzeko unea.

 

banner

Aurreko edizioak »»