Featured image

Zibergorabeheren simulazioak: nola entrenatu zure enpresa zibergorabehera errealen aurrean erreakzionatzeko

Zibersegurtasuna estrategiko bihurtu da euskal enpresen lehiakortasunerako, batez ere digitalizazioa bizkortzen eta segurtasun-gorabeherak areagotzean ari diren honetan. SPRIk, “Zibergorabeheren simulazioak” programaren bidez, aukera praktiko bat eskaintzen die enpresei benetako eraso baten aurrean erantzuteko duten gaitasuna probatzeko eta, hala, antolakuntzaren, alderdi teknikoaren eta komunikazioaren aldetik dituzten ahuleziak identifikatzeko.

Jardunaldi honetan azalduko dugu zer metodologia erabiltzen den simulazio horietan, zertarako balio dezaketen eta zer onura dituzten, eta, benetako esperientzietatik abiatuta, adibide praktikoak eta jardunbide egokiak erakutsiko ditugu. Zehazki, fikziozko enpresa batean izandako Ransomware-motako zibergorabehera baten simulazio-ariketa bat egingo dugu.

Helburuak

  • SPRIren “Zibergorabeheren simulazioak” programa aurkeztea eta Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-politikekiko lotura azaltzea.
  • Programan jasotzen diren sei zibergorabehera-motak erakustea, eta azaltzea zein egoeratan eta zein profilekin lotuta agertzen diren (zuzendaritza, IKT saila, komunikazio-saila, giza baliabideak, etab.).
  • Enpresei ikusaraztea garrantzitsua dela benetako erasoak jasan aurretik entrenatzea zibererasoari nola erantzun.
  • Enpresek jardunaldian parte hartuta lortuko dituzten zuzeneko onurak ezagutaraztea (koordinazioa hobetzea, erreakzio-denborak murriztea, benetako ahuleziak identifikatzea).

Norentzat

  • ETEetako eta industrietako IT/OTetako arduradunak.
  • Negozio- eta operazio-arloetako zuzendariak.
  • Zibergorabeherekiko erantzunetan interesa duten profesionalak.

Egitaraua

Sarrera 

  • Euskadiko zibermehatxuen testuingurua eta SPRIren ikuspegi prebentiboa aurkeztea.

“Zibergorabeheren simulazioak” programa

  • Deskribapen orokorra, metodologia eta baliabideak

Zibergorabeheren tipologiak

  • Sei simulazio-motaren azalpena

Zibergorabeheraren simulazioa: Ransomware

  • Alegiazko enpresa bateko ransomware-gorabehera baten simulazioa egitea.

Ondorioak eta galderak

  • Parte hartzen duten enpresekin hitz egiteko eta parte hartzeko moduei buruzko zalantzak argitzeko unea.

 

banner