Featured image

ZIBERERASOAK: nire enpresa prest al dago egungo mehatxuei aurre egiteko?

Enpresen aurkako zibererasoen kopurua izugarri hazten da urtero. Ziberkriminalek negozio oso irabazia aurkitu dute. Saio honetan gaur egun enpresei nola erasotzen zaien ezagutuko dugu eta istilu larri baten arriskua murrizteko gomendioak ikusiko ditugu.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Aurreko edizioak »»