Featured image

ZIBER-IRUZURRA: Babestu zure jarduera digitala Interneten

Maila pertsonalean gero eta gehiago erabiltzen ditugu zerbitzu digitalak: gure bankuarekin, udaletxearekin, sareko erosketekin,.... Aldi berean, kanal digital hauetan iruzurra edo iruzurra saiakerak hazten ari dira. Saio honetan iruzurrik ohikoenak zein diren, zein arrisku ditugun eta ziberkriminalen biktima ez izateko hainbat aholku ikusiko ditugu.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Aurreko edizioak »»