Zereginen automatizazioa Microsoft Power Automaterekin - (online)
Astean zehar orduak eta orduak ematen badituzu ekintza errepikakor berberak egiten, denbora galtzen ari zara. Prozesu horiek identifikatzeko gai bazara, horiek automatikoki garatzeko aukera ematen dizuten software-soluzioak daude.
Horietako bat Microsoft Power Automate da (lehen Flow bezala ezagutzen zena). Power Automate oso tresna indartsua da, eta, horri esker, 500 zerbitzutik gora (Microsoftenak eta hirugarrenenak) hodeian elkarrekin konektatu ahal izango dituzu.
Pentsatu egunero denbora lapurtzen dizuten zeregin horietan. % 100 praktikoa den ikastaro honetan, zeregin horiek pilotu automatikoa jarrita egiten ikasiko duzu eta zure lanaldian leku gehiago izatea lortuko duzu.
Nori zuzenduta dagoen
Euren jarduera profesionaletan edo pertsonaletan prozesuak automatizatu beharra duten profil teknikoak, marketinekoak, zuzendaritzakoak edo kudeaketakoak.
Gai-zerrenda
- Sarrera
- Tresnaren aukerak
- Funtsezko kontzeptuak
- Nola funtzionatzen duen
- Txantiloiak
- Hutsetik fluxuak sortzea
- Mugikorretik fluxuak sortzea
- Ariketa praktikoak
Baldintzak
Ez da aldez aurreko eskakizunik behar. Microsoft kontu bat izatea komeni da, baina ikastaroan ere sor daiteke.