Barnetegi Teknologikoa

2021eko Barnetegiak urrats bat harago joango dira: "learn by doing" metodologia aplikatuko dute, zeinaren bidez bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jasoko baitute. Ondoren, gaia taldean landuko da irakasle adituen aholkularitzarekin. Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izango da parte-hartzaileek gero gaia beren erakundearen barruan bultzatu dezaten.

Egun osoko jardunaldiak izango dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara (bazkaria barne).

Barnetegi Teknologikoa espreski diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatu batean antolatzen da,  denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegi desberdinak uztartzeko, sinergiak sortzeko, ideiak eta proiekzioak partekatzeko eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak erabakitzeko.

Industria 4.0

4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko.

Industria 4.0 ezagutzeko zure prozesua abiarazteko modurik errazena Industria 4.0 Barnetegi Teknologikoan murgiltzea da. Barnetegiaren formatuak eta tokiak (leku isolatu baten, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko), EIKTen balioaren transmisioa, sinergiak, ideiak eta proiekzioen sorkuntza, eta enpresa industrialen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzea errazten dute.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIren bitartez, Barnetegi Teknologiko bat diseinatu du 4.0 Industriari buruz. Barnetegi horretan 4.0 Industrian inplikatutako teknologien giltzarriak ezagutaraziko dira, teknologia horiek ekar ditzaketen onurak azpimarratuko dira eta benetako aplikazio kasuak ere azalduko dira.

 

IKT

Barnetegi bakoitzak gai zehatz bat landuko du, esaterako: Tresna kolaboratiboak, Zaintza teknologikoa - Lehiakideen zaintza, Bezeroekiko prozesuak hobetzea - CRM, Marketin digitaleko plana, Sare sozialen eskuliburua eta erabilpen estiloak, Mugikortasuna eta dispositiboak, Multimedia edukien kudeaketa (argazkiak, bideoak, e.a.), Onlineko ospearen kudeaketa, Lainoan lan egitea, Weba nazioartekotzea, ...

 

Produktibitatea Pertsonala (GTD)

Barnetegi Teknologikoek eskaintzen duten deskonexioa alde hartuz, egunerokotasunean gure produktibitatea oztopatzen duten zerak identifikatuko ditugu (bilerak, atzorako ziren egin beharrekoak, whatsapp, etabar); hau da, eta estres sentsazioa eta "ez naiz ezertara iristeko gai" sentsazioa sortzen dutenak.

Behin "gaitzak" identifikatuta, bai orokorrean existitzen direnak, baita bertaratzen direnen propioak, ariketa bitartez eta batez ere kasu praktiko asko oinarri gisa harturik, teknologia nola lagun har dezakegun ikusiko dugu gure denbora hobeto kudeatzeko egunerokotasunean hobeto antolatuz.
 

Marketing Digitala

Enpresek etengabe bezeroen beharretara egokitu behar dute lehiakorra izaten jarraitzeko. Pertsonak ondo ezagutu behar ditugu gurekin bizi duten erabilpen esperientzia ona izan dadin.

Gure bisitariak ulertu ezkero, beraien hizkuntzan komunikatuko gara, behar dutena eskeiniko diegu eta satisfakzioa bermatuko dugu era honetan, gure bezero kopurua esponentzialki haziz.
 

Eraldaketa Digitala

Eraldaketa terminoak erakunde baten eguneroko negozioen funtsezko aldaketari egiten dio aipamena, ekoizten dituen produktu eta zerbitzu mota guztietatik horiek entregatzeko moduraino. Eraldatzeko beharra duen erakunde batek -izan enpresa bat, zerbitzuen hornitzaile bat...-, oro har, merkatuaren aldaketa bati eta kontsumitzaileek eskatze duten produktu edo zerbitzu bati erantzuteko da.

 

Datuen analisia - Business Intelligence

Aro digitalak datu-iturriak ugaritu ditu, baita haien kopurua eta enpresetan duten heterogeneotasuna ere. Haien hazkunde esponentziala eta balioa lortzeko irisgarritasuna direla-eta, nahitaezkoa da haiek prozesatu eta analizatzea enpresa-lehiakortasuna areagotzeko.

Gaur egun, datu horiek analizatu eta ulertu egin behar dira. Informazio bihurtu behar dira, eta informazio hori ezagutza bihurtu, erakunde batean erabaki eraginkorrak eta asertiboak hartzeko prozesua optimizatze aldera.