Workflowen automatizazio aurreratua N8Nrekin eta OAuth2 fluxuekin
N8N kode irekiko automatizazio plataforma bat da, zeinak blokeetan oinarritutako interfaze grafiko baten bidez automatizazio fluxuak -“Workflow” deituak- sortzeko aukera ematen duen. Workflow editoreak blokeak sortzeko eta elkarrekin erlazionatzeko aukera ematen du, eta, horrez gain, koderik gabeko garapen paradigma eta blokeen programazioa konbinatzen ere uzten du, Javascript edo Pythonen funtzionaltasun pertsonalizatuetarako.
Tailerrean, N8Nren Workflowak, oinarrizkoak zein aurreratuak, sortzen ikasiko dugu. Ikusiko dugu nola diseinatu triggerrak, nola lan egin Webhookekin eta nola konektatu datuen storeekin. Horrez gain, hirugarrenen APIekin. Hala nola Google Calendarrekin, FaableAuthekin edo Posthogekin nola integratu ere ikasiko dugu. Azkenik, gure Workflowak autentifikatzen eta baimentzen ikasiko dugu JWT eta OAuth2 protokoloaren fluxuak erabiliz.
Norentzat da?
Datuak erabiltzen dituzten negozio arloetan esperientzia duten edo koderik gabeko garapenaren bidez lan fluxu errepikakorrak automatizatu nahi dituzten profesionalentzat da tailer hau.
Programa
- 1. zatia: N8Neko Workflow-etarako sarrera; Workflowak sortzea eta testatzea.
- 2. zatia: Google Calendar eguneratzen duen Agenda sistema bat inplementatzea, Airtableko oinarri batetik eskuratutako datuetan oinarrituta.
- 3. zatia: Workflow seguruen diseinu aurreratua JWTekin eta OAuth2ekin.