Featured image

WordPress-erako SEO Tekniketan sakontzea

Jardunaldi hau Wordpress-erako SEO teknika aurreratuak ekitaldiaren jarraipena da. Web-arkitekturan eta web-semantikan asko sakonduko dugu, Wordpress-eko web baten SEOa hobetzeko.

Oraingo honetan, gaitegi hau landuko dugu: Wordpress-erako berariazko SEO-teknikak, SEO edukia sortzea, saihestu beharreko akatsak, tokiko SEOa, Woocommerce-rako berariazko SEOa (Worpress duten onlineko dendak) eta askoz gehiago. Ez da beharrezkoa lehen hitzaldian parte hartu izana, baina parte hartu zutenek gaiari buruzko ikuspegi orokor osoa izango dute.

Egitaraua:

  • Wordpress-en BLOGa, SEOa kontuan hartuta
  • Abiadura eta errendimendua Wordpress-en: Adibide praktiko bat zuzenean
  • Snippet-ak eta edukia eta plugin espezifikoak
  • SEO tresna aurreratuak
  • SEO espezifikoa Woocommercen (Wordpress online dendak)
  • Tokiko SEO
  • SEO trikimailuak Wordpressen
  • Ohiko erroreak Wordpressen

Norentzat

Wordpressen garatutako webguneak dituzten enpresetako arduradunak, web-diseinatzaileak, webguneak egiten dituzten marketin- eta diseinu-agentziak, eta, oro har, web-orria edo online Wordpress denda Googlen kokatu nahi duen edonor.

Hizlaria

Jon Rivas (https://carontestudio.com). Ingeniari tekniko informatikoa, SEO, marketin digital eta web garapenean aditua. Gaur egun, proiektu korporatibo berria garatzen ari da, eta online marketinaren bidez bere bezeroak hazten laguntzen du.

Aurreko edizioak »»