Wordpress-erako SEO teknika aurreratuak
Jardunaldi honetan jardunbide egokiei, ohiko akatsei eta SEO teknika aurreratuei buruzko gakoak emango ditugu, Googlen Wordpressekin egindako edozein webgune mota kokatu ahal izateko, dela blog bat, dela webgune korporatibo bat, dela online denda bat. Jardunaldia amaitzean, bertaratutakoek ezagutza praktikoen oinarri sendoa izango dute, SEO ekintza ugari egin ahal izateko euren webguneetan.
Programa
- Sarrera
- Informazioaren arkitektura
- Abiadura eta errendimendua
- Web-semantika
- Snnipetak eta edukia
- SEO tresna aurreratuak
- SEO espezifikoa Woocommercen (Wordpress online dendak)
- Estekak (sartu-irtenak)
- Tokiko SEO
- SEO trikimailuak Wordpressen
- Ohiko erroreak Wordpressen
Helburuak
Wordpressen egindako webgune bat behar bezala zimendatzea, Googlen duen kokapena hobetu ahal izateko. SEOren garrantzia ulertzea, eta Wordpressekin egindako webguneetan SEO hobetzeko diseinatutako teknika batzuk ikastea.
Norentzat
Wordpressen garatutako webguneak dituzten enpresetako arduradunak, web-diseinatzaileak, webguneak egiten dituzten marketin- eta diseinu-agentziak, eta, oro har, web-orria edo online Wordpress denda Googlen kokatu nahi duen edonor.
Hizlaria
Jon Rivas (https://carontestudio.com). Ingeniari tekniko informatikoa, SEO, marketin digital eta web garapenean aditua. Gaur egun, proiektu korporatibo berria garatzen ari da, eta online marketinaren bidez bere bezeroak hazten laguntzen du.