Featured image

Women4Cyber Euskadi: Breaking Barriers, Building Cyber Resilience

Women4Cyber erakundea European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak sortu zuen 2018an emakumeen parte hartzea sustatzeko zibersegurtasunaren esparruan. 2022an, Women4Cyber Spain sortu zen, eta, urte horretan bertan, Women4Cyber Council kontseiluaren Europako bilera egin zen Bilbon.

Women4Cyber-en helburua da emakumeak zibersegurtasunaren mundu zirraragarrian konektatzea eta inspiratzea, ingurune digital seguruago, berritzaileago eta askotarikoago bat eraikitzeko. Bestalde, emakumeen talentua bultzatu nahi du, eta, horretarako, aukerak sortzen ditu arlo horretan etorkizuneko profesionalentzat hainbat ekimenen bitartez, hala nola CybHerTalks, W4C Startup School eta Mentoring Programa.

Testuinguru horretan kokatzen da Women4Cyber Euskadi Topaketaren lehenengo edizioa, zeinetan zibersegurtasunarekin lotutako erronka eta oztopoez hitz egingo baitugu, baita pertsona guztien arteko lankidetzaren beharraz ere erronka horiei erantzuteko eta zibersegurtasun-ekosistema partekatu bat sortzeko. Hori guztia giro lasai, dinamiko eta parte-hartzaile batean.

Topaketak aukera emango die Euskadiko zibersegurtasuneko profesionalei elkarren artean harremanetan jartzeko, Women4Cyberrek abian dituen ekimenak ezagutzeko eta euskal profesionalei ikusgarritasuna eskaintzeko hainbat testuingurutan.

Norentzat

Ekimenaren hartzaile potentzialak izango dira zibersegurtasunarekin zerikusia duen edozein enpresa, erakunde eta profesional eta, bereziki, arlo horretan lan egiten duten profesional guztiak.

Agenda

18:30 Harrera eta irekiera

Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria

19:00 Adituen arteko elkarrizketa “Breaking Barriers, Building Cyber Resilience”

Idoia Mateo, CIO Banco Santander eta Izaskun Onandia, CIO ITP Aero

19:45 Women4Cyber Euskadi Komunitatea eraikitzen

Ana Ayerbe, RENICeko lehendakaria, TECNALIAko CORES/DIGITAL arloko Zuzendaria

20:00 – 21:00 Networking saioa

 

Hizlariak

Idoia Mateo. Santander Taldean lan egiteaz gain, Telefonicako International Security Advisory Boardeko kide izan zen 2018tik 2023ra, eta Cyberzaintzako Aholku Batzordeko kide da 2023tik.
Santander Taldeko kide da 2006tik eta hainbat rol izan ditu bertan. Gainera, azken 5 urteetan, zibersegurtasunaren eraldaketan parte hartu du sektorean erreferente eta eredu den unitate erabat global batean, eta Daniel Barriuso Global CISOrentzat lan egin du. Taldeko erakundeetako CISO guztien eguneroko ikuskapenaren eta koordinazioaren buru izan ondoren, eta haiei zibersegurtasuneko zerbitzu globalak txertatzen lagundu eta Santander ziber-arloan lider izateko behar den kalitate- eta heldutasun-maila lortu ondoren, One Europerekin bat egin du talde handi batekin lan egin eta eredu operatibo komun bat eraikitzeko, plataforma eta sistema partekatuen bitartez eta gure herrialdeetan (Espainia, Erresuma Batua, Portugal eta Polonia) ziber-kontrol sendoak inplementatuta, eta, aldi berean, Zentro Korporatiboko (Egoitza Nagusia) funtzio bikoitzari eusten dio 2021etik.
Women in CyberSecurity Spain (WICS) erakundearen sortzaileetako bat izan zen 2018an, Women4Cyber Spain erakundearen presidenteordea da 2020tik, eta Santander Women Network (SWN) sareko kidea.

Izaskun Onandia. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta segurtasun fisikoa, zibersegurtasuna, datuaren gobernantza eta informazioaren segurtasuna estrategia global bakar batean integratzeko lanaren gidaria da. Teknologia berriekiko duen grinak hainbat sektoretan lan egitera eraman du, hala nola enpresa elektrikoa, aeronautikaren sektorea eta finantza sektorea. Azken horretan, soluzio berritzaileak inplementatu eta ziurtatu ditu. Zibersegurtasunarekiko duen pasioa dela eta, irakasle izan da Segurtasuneko Unibertsitate Masterrean eta ekarpenak egin ditu zibersegurtasunaren hainbat arlotan, eta, gainera, beste pertsona batzuen mentore izan da arlo horretan bertan.

Ana Ayerbe. TECNALIAko Unitate DIGITALeko Cores Arloko zuzendaria da; bertan, domeinu anitzeko eraldaketa digitala gaitzen duten teknologiak ikertzen dira, hala nola zibersegurtasuna, ikuspena eta adimen artifiziala, eta datuen gobernantza. Horretaz gain, RENIC - Zibersegurtasuna Ikertzeko Bikaintasun Zentroen Espainiako Sareko presidentea da. Gaur egun, aditu gisa parte hartzen du Zibersegurtasunaren Foro Nazionaleko lantaldeetan, eta, Cyberzaintzako (Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia) Aholku Batzordeko kide izateaz gainera, ECSO (European Cybersecurity Organisation) Zibersegurtasunaren Europako Plataformako Zuzendaritza Batzordeko kide, WOMEN4CYBER ekimenaren kontseiluko kide eta Espainiako atalaren sortzaile ere bada. Aurretik, ENISAko SCCGko (Stakeholder Cybersecurity Certification Group) kide izan zen.