Featured image

WhatsApp Marketin (euskaraz)

Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko...; horrek guztiak oso kostu txikia du.

Merkataritza-komunikabide bikaina da Whatsapp, batez ere tokian tokiko enpresa txikientzat eta profesional independenterentzat, baina enpresa handiagoek ere etekina atera ahal diote. Izan ere, mezua berehalakoa eta pertsonalizatua denez, oso egokia da tokian tokiko denda eta enpresetarako, oro har, bezeroak fidel bihurtzeko helburua lortzeko.

 

Egitaraua

1.WHATSAPP MARKETINERAKO SARRERA
     1.1. WhatsApp marketinaren definizioa eta irismena.
     1.2. WhatsApp-ek enpresentzako komunikazio-kanal gisa duen garrantzia.
     1.3. WhatsApp-en erabilerari buruzko estatistika garrantzitsuak mundu mailan eta herri mailan.


2. WHATSAPP MARKETING ESTRATEGIA BAT SORTZEA
     2.1 Xede-publikoaren identifikazioa eta segmentazioa.
     2.2. Helburu argi eta neurgarriak ezartzea.
     2.3. Marka- eta tonu-ahots egokia garatzea WhatsApp-en komunikatzeko.
     2.4. WhatsApp marketin-erako teknikak eta tresnak


3. HEDAPEN-ZERRENDAK ETA TALDEAK ERABILTZEA BEZEROENGANA IRISTEKO.
     3.1. Mezuak automatizatzea chatbot-ak bezalako tresnekin.
     3.2. Mezuak pertsonalizatzea eta bezeroekiko elkarrekintzen jarraipena egitea.
     3.3. WhatsApp-en edukia eta ekintza eraginkorrak.
     3.4. Kanalak, komunitateak, taldea eta difusio-zerrendak.


4. EDUKI GARRANTZITSUA ETA ERAKARGARRIA SORTZEA BEZEROENTZAT.
     4.1. Sustapen ekintzak, eskaintza bereziak eta lehiaketak diseinatzea.
     4.2. WhatsApp beste marketin-estrategia batzuekin integratzea.


5. EMAITZEN NEURKETA ETA ESTRATEGIEN OPTIMIZAZIOA
     5.1. WhatsApp-en ekintzen errendimendua ebaluatzeko metrikak erabiltzea.
     5.2. Irekitze-tasaren, erantzun-tasaren eta bihurketa-tasaren azterketa.
     5.3. Lortutako datuen arabera doikuntzak eta hobekuntzak ezartzea.