Webguneetako Copywritinga: nola idatzi orrialde nagusia, guri buruzko orria eta zerbitzuei buruzkoa zure bezeroekin konektatzeko.
Zure bezeroak bere premiei buruz egiten dituen galderek eramango zaituzte erantzun horretara. Horregatik, bezeroa ulertu behar duzu, harengana zuzendu eta ulertarazi zure negozioak badaukala galdera horietarako erantzuna. Copywriting digitaleko teknikek hori lortzen lagunduko dizute.
Tailer honetan ikusiko dugu nola laguntzen dizun copywritingak eduki eraginkorrak sortzen, hasierako orriko eta niri/guri buruzko eta zerbitzuei buruzko ataletako edukia lantzeko ariketa praktikoen bitartez.
Ikastaroaren helburua
Copywritingeko teknika nagusiak ezagutzea (webguneetarako iragarkien idazketa) gure bezero ideialen arreta erakarri ahal izateko, haiekin harremanetan sartzeko eta bisitak bezero bihurtzen duen webgune bat lortzeko.
Egitaraua
Lehen zatia – HASIERAKO ORRIA
- Menua
- Goiburuak
- Egitura
- Hasierako orrian ekidin beharreko elementuak
Bigarren zatia – NIRI BURUZ
- Zuri buruz edo zure buruz hitz egingo dugu?
- Zer transmititu behar dugun
- Luzapena
Hirugarren zatia - ZERBITZUAK
- Egitura
- Erabilgarritasuna
- Mikrocopywritinga
Workbook + Ariketak
Ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko, hainbat ariketa banatuko dira, ikastaroaren bukaerarako ikasleak bere webgunearen oinarria eginda eduki dezan.