Featured image

Webguneei aplikatutako AA foroa

AA garaian, nola hobetu dezakegun webgune-trafikoa

AAk bultzatutako bilaketa-garai berrian, erabiltzaileek informazioa aurkitzen duten modua erabat aldatzen ari da. SEOk helburu du webgune jakin bat bilaketa-tresna tradizionaletan ondo kokatzea eta, GEOk, aldiz, jomuga du aipatu edukia zuzenean aipatu dadin AAk (Adimen Artifizialak) sortutako erantzunetan. AI Overviews eta zuzenean sortutako erantzunak iristearekin batera, “Googlen kokatzea” kontzeptu tradizionala eraldatu da: markek ez dute jada klik-nagusitasuna jokoan, baizik eta erantzun adimenduetan ikusgarritasuna izatea ere. Erronka berria zera da: nola birdiseinatu estrategia digitalak gure edukia aurkitu dezaten hura bilatu gabe.

Ekimen honetan ondorengoa landuko dugu: ea nola birdefinitzen duen AAk aurkigarritasun digitala, zein ondorio dituen SEO esparruan, marketing edukia eta estrategia zein den, eta nola aprobetxatu ditzaketen enpresek, eurak nabarmentzen jarraitzeko, zero-klik garaiak dituen aukera guztiak.

Kasu praktikoen eta adituen ikuspuntuen bitartez, ikusiko duzu:
1. Nola funtzionatzen duten AI Overviews eta zein eragin duten trafiko organikoan. Adibide praktikoak.
2. Zein eduki-estrategiek hobetzen duten ikusgarritasuna, AA bitartez sortutako erantzunei dagokienez.
3.- Nola egokitu dezakezun zure analitika eta performance neurketa klik gabeko eremuan.
4.- Zein tresna eta framework diren erabilgarriak markaren agerpena maximizatzeko AAk bultzatutako bilaketa-esparruetan.
5.- Adibideak eta kasu praktikoak.

Prestatu zaitez AAk lagundutako bilaketa-paradigma berria ezagutzeko eta zure estrategia digitala birkokatzen ikasteko, aurkigarritasun adimendua nagusitu den munduan bereiztearren.

EDUKIA:

9:30 – 09:45 | Irekiera instituzionala

Elixabete García, Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalaren Zuzendaria.

10.00-11.00 Fernando Maciá. Sortzailea Human Levelen buru exekutiboa

Proven process (Egiaztatutako prozesu) berria AA garaian bizirauteko
- Keyword researchetik bilaketa-testuingururako aldaketa
- Webgunetik online agerpenerako aldaketa
- Ospetik kanal-aniztasunaren botererako aldaketa
- Trafikotik negozio-eraginerako aldaketa

11.00-12.00 Juan González. SEO aholkularia eta Ecommercen aditua. USEOn Zuzendaria eta sortzailea. 

Zein dut hobea: SEO ala GEO egitea? Zer jakin eta martxan jarri behar dugun lekuz kanpo geratu ez gaitezen AA bitartez egiten diren bilaketa berrietan (gezurrik irentsi gabe).

Gutxieneko jakintza, praktika eta prozesu interesgarriak edozein enpresarentzat edota negoziorentzat, agerpen ona izan dezan AA bitartez eraikitako bilatzaile berrietan, AI Overviews eta Googlen AI Mode barne.

Lan-lerroak:

- SEOn inbertitzen jarraitu beharko nuke? Ala GEO/AIOn bakarrik inbertitu beharra dago jadanik? Bi gauza ezberdin al dira, benetan?

- Webgune-aldaketa prestatzean, zer eskatu beharko nioke hornitzaileari webgune berria AA bilatzaileek indexatu ahal izateko?

- Zein motatako edukia egin beharra dago AA bilatzaileetan agerpena/aipamenak eduki ahal izateko? Ikuspegia, formatuak.

- Nola sortu dezakegun aipatu edukia, nola hasi gaitezken praktikan jartzen.

- Nola neurtzen den. Tresnak eta zer neurtu/kontrolatu zehazki. Zein ezberdintasun dituen SEOn rank tracking tradizionalarekin alderatuta.

12.00-12.30 Kafea eta Networking

12.30-13.30 MJ Cachón. LAIKA tripulazioaren burua

Analisia: AAren eragina webguneekiko modu organikoan

13.30 - 14.15 Lorena Romero - Puma Europako SEO kudeatzailea

AAren eragina eta SEOn bere indarrari probetxua ateratzeko bideak. PUMA Kasua
Sarrera laburra gauzatuko dut PUMA markaren testuinguruari eta bere nazioarteko-testuinguruari dagokionez. Ondoren, azalduko dut nola eragiten diguten AAren iritsierak eta LLMek eta, jarraian, xehetasunez plazaratuko ditut egun martxan jartzen gabiltzan 3 SEO estrategiak, euren emaitzekin batera: produktuen eta zerbitzuen izenak, SEO B2bn eta online ospearen hobekutza. Hitzaldi praktikoa eta gardena izango da, kasu eta datu errealak bide.

14.15 - 15.00 Kocktel-networking

Izen-ematea:

https://labur.eus/IASEOEus