Featured image

Web-auditoretza aurreratua - Zibersegurtasuna(online)

Tailer honetan, web-auditoretza aurreratuak egiteko teknikak bereganatuko dituzte ikasleek. Tailerra praktikoa izango da, eta irakasleak ariketen bidez erakutsiko ditu teknikak. Lantegian, teknika- eta kontzeptu-aukera zabala praktikatuko da, eta ariketak egin ahal izango dira.

Hiru saiok osatzen dute tailer hau. Saio bakoitzak 3 ordu iraungo du.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Honako hauei zuzenduta dago:

Tailerra enpresa industrialetako informazio-sistemetako profesionentzat da nagusiki, bai arduradunentzat, bai profil teknikoa duten profesionalentzat.

 

Baldintzak

Tailerra behar bezala egiteko, web-aplikazio eta -teknologien oinarrizko ezagutza behar da, eta komeni da web-auditoretzei buruzko oinarrizko ezagutzak ere izatea.

 

Egitaraua

  • Weben auditoretza eta hacking-a
  • SQLi itsua eta denboran oinarritua
  • DOMen oinarritutako Cross-Site Scripting-ak
  • HTML5 eta CORS erasoak
  • SSRF
  • XXE eta deserializazioa
  • WAFak saihestea
  • JWT
  • Web-zerbitzuak eta APIak
  • NO OWASP TOP 10 ahultasunak

 

Hizlaria

Marta Barrio Marcos. Hacking etikoan eta pentest arloan espezializatutako Senior Security Analysta da eta esperientzia dauka zaurgarritasunen analisian, iturri-kodeen berrikuspenean eta sistemen segurtasunaren berrikuspenean. Nazioarteko hainbat ziurtagiri lortu ditu, besteak beste, OSCP ziurtagiria (Offensive Security Certified Professional). Gaur egun Deloitte España enpresako Hacking Taldeko kidea da.

 

banner

 

Aurreko edizioak »»