Featured image

Urruneko proiektuen kudeaketa (online)

Proiektuak eta/edo lan-taldeak kudeatzea jada zaila bada, urrunetik egitea are zailagoa da.

Telelanaren gorakada dela eta, orain arte erabiltzen genituen kudeaketa-prozesu eta -metodoen josturak ikusi dira. Ez daude urrunetik lan egiten duten taldeentzat egokituta.

Ingurunea desberdina bada, erabili beharreko metodologiak eta aplikazioek ere desberdin izan beharko lukete, ezta?

Arazo horrekin topo egiten baduzu eta jada zer egin ez badakizu, tailer honetan urruneko lanaren gakoak, berezitasunak eta kanal honetan proiektuak eraginkortasunez kudeatzen lagun diezaguketen tresnak eta sistemak ikusiko ditugu.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Nori zuzenduta dago

Barneko proiektuak edo bezeroenak, urrunetik kudeatu behar dituzten profil teknikoak, marketinekoak, zuzendaritzakoak edo kudeaketakoak.

 

Baldintzak

Ez da aldez aurreko betekizunik behar.

 

Programa

  • Sarrera
  • Online proiektuen kudeaketaren erronkak
  • Metodologiak
  • Software-tresnak
  • Kasu praktikoak
  • Ondorioak

 

Aurreko edizioak »»