Featured image

UNITY 3Dren hastapenak: sortu zure lehen proiektu interaktiboa

Hasi zenetik, Unity 3D hiru dimentsioko esperientziak garatzeko munduko motor grafiko ospetsuenetako bat bihurtu da: bideojokoak eta simulazioak, plataforma anitzeko aplikazio interaktiboak, XR inguruneak eta denbora errealeko edukiak eta abar.

Tailer honetan, Unity 3Dn lehen urratsak ematen ikasiko dugu: editorea instalatzetik eta konfiguratzetik hasi eta objektuak, fisikak, talkak eta erabiltzaile-interfazeak dituzten eszenak sortzeraino. Tresna horren ahalmen izugarria ezagutuko dugu, eta oinarri sendo bat ezarriko dugu gure proiektuak garatzen hasteko.

Ikuspegi erabat praktikoa du tailerrak, eta 3D esperientzia interaktiboak garatzeko munduan Unityrekin hasi nahi dutenentzat diseinatuta dago; ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea arlo horretan.

Helburua

Unity 3Dren oinarriak ikastea ariketa praktikoen bidez, eta eszena interaktibo bat sortzea lortzea hutsetik abiatuta, ulertuz nola konbinatu objektuak, scriptak, fisikak eta interfaze-elementuak.

Norentzat

  • 3D esperientzia interaktiboak garatzen hasteko interesa duten edozein eremutako profesionalak.
  • Unity erabiliz etorkizunean aplikazio, prototipo edo murgiltze-esperientziak garatzeko asmoa duten profesionalak.
  • Motor horrekin hutsetik hasi nahi duten ikasle, diseinatzaile edo programatzaileak.
  • Sorkuntza interaktibo digitalaren munduan sartu nahi duten ekintzaile eta sortzaileak.

Eskakizunak

Gomendagarria da C# programazio-lengoaiaren edo objektuetara bideratutako programazioaren oinarrizko ezagutzak izatea. Programazioari buruzko ezagutzarik gabe ere egin daiteke ikastaroa, material guztia emango baita, baina esperientzia hobeto aprobetxatuko da aldez aurretik zertxobait ulertuz gero.

Egitaraua

Sarrera eta lehenengo urratsak:

  • Unity Hub-en aurkezpena. Aurretiazko bertsioak eta LTS. 3Dko lehenengo proiektua.
  • Unityren editorean nabigatzea (Scene, Game, Hierarchy, Inspector…)
  • Lan-eremua egokitzea eta jardunbide egokiak.

Oinarrizko elementuak, prefabs eta scripting:

  • Oinarrizko elementu eta osagaiak: GameObjects, kamerak, argiztapena, materialak…
  • Prefabak sortu eta erabiltzea.
  • Osagaiak C#-eko scripten bidez maneiatzea.
  • Kontsola eta Debug.Log erabiltzea.

Fisikak eta talkak:

  • Fisikekin loturiko osagaiak: Collider, Trigger, Rigidbody, CharacterController, PhysicsMaterial…

Erabiltzaile-interfazea eta gertaerak:

  • Unityren erabiltzaile-interfazearen sistemaren hastapenak: Canvas, EventSystem…
  • Gertaerak erabiltzea erabiltzaile-interfazearekin elkarreragiteko.

Windowserako esperientzia bat praktikan garatzea Unity 3Dn.