Featured image

Turismoa: hobetu zure negozioaren produktibitatea

Ezagutu nola erabili dezakezun Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) zure turismo-enpresaren produktibitatea hobetzeko eta zerbitzuak eraginkorrago eskaintzeko.

Tailer honetan, sektore turistikoari aplikatutako AAS-ren erabilera oinarrizkoak azalduko ditugu. Tresna hauek prozesuak arintzen eta bezeroen esperientziak hobetzen lagunduko dizute.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Tolosaldeako inskripzioek lehentasuna izango dute.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.