Featured image

Turismo sektorerako sare sozialak BASQUETOUR (online)

Internet erabiltzaileek gero eta eduki eta informazio gehiago kontsumitzen dute sare sozialen bidez, batez ere aisialdi, kultura eta turismo planei dagokienez. Gustatu ala ez, komunikazio kanal berri horiek gure bizitzaren eta kultura digitalaren parte dira, geratzeko etorri dira eta etengabe eboluzionatzen ari dira.

Baina, negozio turistiko naizen aldetik, sare sozialetan egon behar dut? Guztietan? Iparra galdu gabe eta adibide asko erakutsiz, erakutsiko dizugu sare sozialak, dagozkien neurketa-tresnek babestutako estrategia egokiarekin, bitarteko oso interesgarriak izan daitezkeela ezagutarazteko nahiz sustatzeko eta, zergatik ez, zeharka turismo arloko produktuak eta zerbitzuak saltzeko: dela ostatua, jatetxea, upategia, turismo bulegoa edo bisita gidatuak egiten dituen erakunde/pertsona bat.

Helburua

Turismoaren sektorera bideratutako sare sozial nagusien funtzionamenduaren oinarriak eta ezaugarriak ezagutzea. Adibide zehatzen eta aholku praktikoen bidez, zure negozio turistikoa sare sozialetan ikusarazteko eta sustatzeko estrategia pertsonalizatua definitzen laguntzea.

Norentzat

Turismo arloko produkturen edo zerbitzuren bat eskaintzen duten profesionalak: mota guztietako ostatuak, ostalaritza, upategiak eta enoturismo zerbitzuak, turismo gidak, turismo bulegoak, bidaia agentziak eta abar.

Egitaraua

  • Joerak eremu digitalean
  • Turismora bideratutako sare sozialak: Twitter, Instagram, Facebook
  • Kontuan hartu beharreko beste "sare sozial" eta marketin kanal batzuk: TikTok, enpresa profila Googlen (lehen Google My Business), Whatsapp Business...
  • Laburpena, adibideak eta aholkuak, sare sozialetan zure komunikazio estrategia diseinatzeko

Aurreko edizioak »»