Featured image

Ticket BAI: berrikuntza aukerak identifikatuz

Programaren ezarpenak ekarriko dituen berrikuntza eta innobazio aukera ezberdinak identifikatuko dira.

Saio honen helburua, ETE eta negozio ezberdinei TicketBAI proiektuari buruzko informazioa, aholkuak eta zalantzak argitzen saiatzea da. Enpresa jardueraren ondorioz eta helbide fiskala Euskadin duten pertsona edo eta entitate guztientzat, nahitaezkoa den fakturazio-eredu berri honek ekarriko dituen betebehar legal eta tekniko berriei buruzko orientazioa emango zaie enpresei.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Helburua

Saioaren helburua informatzea da, aholkuak ematea eta zalantzak argitzea. Hala, aurkezpenean, bertaratuek aukera izango dute Ticket BAI-ri buruzko zalantza orokor eta indibidual guztiak argitzeko.

 

Nori zuzendua

Jarduera ekonomikoa egiten duten eta helbide fiskala Gipuzkoan duten enpresa guztientzat.

 

Edukia

  • Zer da TicketBAI?
  • Egutegia
  • Nola funtzionatzen duen
  • TBAI betetzeko baldintzak
  • Soluzio teknologikoak
  • Berrikuntza-inbertsioetarako laguntza-ildoak

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Aurreko edizioak »»