Featured image

Threat hunting, sare-trafikoaren analisia eta monitorizazioa

Tailer honetan, ikusiko dugu nola detektatu erasoak sareko trafikoa aztertuz. Detekzioa modu praktikoan azalduko da, kontzeptu-proben eta ariketen bidez (ariketak hautazkoak dira). Ikastaroko gai guztiak dokumentatuta egongo dira, eta ikasleei emango zaizkie; baita ikastaroaren ondorengo eta aurreko bertsioak ere.

Norentzat

Batez ere, enpresetako informazio-sistemetako profesionalentzat da lantegi hau, bai arduradunentzat, bai profil teknikoko profesionalentzat.

Eskakizunak

Tailerra behar bezala egiteko, beharrezkoa da sareen eta sistemen gaineko ezagutza izatea.

Egitaraua

  • Wireshark
  • Network Minner
  • Port mirroring
  • IDS/IPSko tresnak
  • SIEMak erabiltzea sare-trafikoa monitorizatzeko
  • Honeypots
  • Layer 2ko erasoak
  • Beste tresna batzuk
  • Kontzeptu-probak eta ariketak

Hizlaria

Jokin García Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala,  Freelancea totem-security.com-en. Offensive Security Certified Profesional.

 

banner

Aurreko edizioak »»