Featured image

Testingaren egoera software alorrean

Software garapeneko alorrean testingak gaur egun duen egoera ezagutu gure aurkezpenaren bitartez. Joera, erronka eta ikuspegi nagusiak aztertuko ditugu, fidagarria eta kalitate handikoa den softwarea sortzeko testingak daukan funtsezko eginkizuna ikusarazteko.

Gure aurkezpenera etorri eta software testingaren gaur egungo egoerari buruzko ikuspegi garrantzitsuak ezagutu. Besteak beste, joera berritzaileak eta ohiko erronkak aztertuko ditugu; hala, testingak softwarearen kalitatean duen eragina ikusiko dugu eta erakutsiko dizugu ideia horiek baliatzen zure proiektuak arrakastatsuak izan daitezen.


Programa

  • Testing teknologien hastapenak
  • Test-motak
  • Testingaren onurak
  • Benetako kasu arrakastatsuak
  • Adibideak: unit testing eta end to end testing.
  • Jardunbiderik onenak
  • Zalantzak 
  • Ondorioak

 

Nori zuzendua

  • Teknologien esparruan erabakiak hartzeko gaitasuna hobetzeko, mundu osoan zabaldutako zerbitzu digital eraginkorragoak eraikitzeko eta jarduteko kostuak murrizteko ezagutzak zabaldu nahi dituzten programatzaileei eta zuzendari teknikoei.
  • Espezializazio berri baterantz eraldatu nahi duten, kostuak murriztu nahi dituzten edota bezeroekiko zerbitzua hobetu nahi duten web-garatzaileei eta aholkularitza-enpresei.
  • Cloud motako teknologia berrien inguruko ezagutza hobetu nahi duten ikasleei eta profesional gazteei.
  • Teknologia-proiektu arrakastatsuak sortu nahi dituzten ekintzaileei.
  • Mota horretako soluzioetan interesa duen edota horien alorrean lan egiten duen edonori.


Hizlariak

Gaizka Valle eta Jorge Blanco

Aurreko edizioak »»