Talentua erakartzeko tresna digitalak: employer branding
Alor horretan, soluzio digitalak garrantzi handia hartzen ari dira.
Digital recruitment: jokabide-proba digitalen bidez, pertsonen trebetasunak eta gaitasunak detektatzen ditu. Dinamika horiek korrelazio-maila handia dutenez aurrez aurreko proba tradizionalekiko, oso elementu balioetsia dira gero eta konpainia gehiagotan, hautaketa-prozesuetarako.
Erakundeek prozedura berritzaile horiek, garai digitalean sortu direnen gogokoak, sartzen dituzte employer branding edo enplegu-emaile marka lantzeko estrategietan. Baliabide horrek, hautagaiengana hurbiltzeko ez ezik, kostuak txikiagotzeko ere balio du hautaketa-prozesu masiboetan; izan ere, prozesu horien kudeaketa arinagoa bihurtzen da, eta, unibertsalak izanik, distantzia geografikoaren muga gainditzen dute.
Helburuak
- Soluzio teknologikoak talentuari aplikatzeak zer aukera ematen dituen azaltzea
- Employer branding edo enplegu-emaile marka enpresaren marka-estrategiaren barruan kokatzea
Egitaraua
Sarrera
- Teknologia berriak
- Paradigma berria
- Inboud marketing edo erakartzeko marketina, talentua erakartzeko
Employer branding edo enplegu-emaile marka
- Enpresen helburuak eta balorazioa
- Estrategiaren barruan non kokatzen den
- Talentua erakartzea
- Enplegatuaren bide-orria
Enplegu-emaile marka diseinatzea eta marka horren balioa
- Abantaila teknologikoa
- Kasu praktikoak
Nori zuzendua
Zuzendariak eta CEOak; Pertsonen Kudeaketako, Eraldaketa Digitaleko eta Marketineko arduradunak, eta alor horietan diharduten pertsonak.
