SUPERSET, kode irekiko aginte-koadroak sortzea
Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.
Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.
Norentzat
Dashboard edo aginte-koadroen bidez informazioa bistaratzeko interesa duen eta ordainpeko zerbitzuen doako ordezkoak bilatzen dituen pertsona ororentzat.
Egitaraua
- Apache Superset: sarrera
- Superset-en arkitektura eta instalazioa
- Datu-baseak konektatzea eta konfiguratzea
- Grafikoak eta bistaratzeak sortzea
- Aginte-koadroak eraikitzea eta pertsonalizatzea
- SQL Lab: analisi aurreratua SQLrekin
- Segurtasuna eta erabiltzaileen kudeaketa
- Konfigurazio aurreratua eta produkzioan zabaltzea
- Optimizatzea eta arazoak konpontzea