Sortu zure marketing digital plana: pausoz pauso bezero gehiago erakartzeko online (BASQUETOUR)
Turismo negozioari bereziki egokitutako marketing digital plan oso baten diseinuan zentratutako tailerra. Helburu argi eta neugarriak definitzea, estrategia eraginkorrak garatzea eta online kanalen bidez bezeroak erakartzeko ekintza zehatzak planifikatzea landuko dira.
Zer ikasiko duzu?
Saioak marketing plan profesional, egituratua eta berehala inplementatzeko prest bat garatzeko aukera emango du. Bide-orri argi bat eskainiko da, negozioaren hazkuntza ingurune digitalean lortzeko urrats zehatzak hilabetez hilabete antolatuta.
Helburua parte-hartzaileei metodologia eta tresna praktikoak eskaintzea da, inprobisazioa estrategia planifikatu batengatik ordezteko, denboran zehar neurgarriak eta jasangarriak diren emaitzak erraztuz.
Nori zuzenduta dago?
Ostatu turistikoen arduradunak, sektoreko profesionalak, ekintzaileak eta turismo esparrura lotutako edozein pertsona, bere negoziorako estrategia digital eraginkorra garatu nahi duena.