Featured image

Sortu zure bideojokoa zerotik - Unity (Euskal Encounter)

OpenGune - Joko gunean

Zure bideo-jokoa hutsetik sortu nahi duzu nola egiten den orain arte jakin ez baduzu ere?

Parte hartu gure tailer espezializatuan, eta ezagutu minijoko-sorkuntzaren mundu zirraragarria. Tailerrean, bideo-joko bat sortzeko behar diren funtsezko tresnak ezagutuko dituzu, eta bideo-joko bat sortuko duzu hutsetik, aldez aurretik ezagutzarik izan gabe ere. Halaber, doako programen bidez gaian sakontzen jarraitzeko behar dituzun ezagutzak zeureganatuko dituzu.

2D plataformetako bideo-jokoak sortzeko tailerra. Oinarrizko joko-mekanikak sortzea (pertsonaia oinez/korrika, saltoka, dasha, hiltzea, check pointak eta mugimenduari soinua inplementatzea).

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Aldez aurretik gaiaz ezer jakin gabe bideo-jokoak modu praktikoan eta erraz garatzen ikasi nahi duten 14 urtetik gorako gazteentzat.

Hizlaria

Haimar Arregui teknologiaren zale amorratua da, pentsamolde sortzailea eta ikuspegi praktikoa dituena. Bere esperientzia eta trebetasunak "making" mundura bideratuta daude, non berrikuntza eta arazoen konponketa bere lanaren funtsa diren. Txikitatik, teknologiaren miaketan murgildu zen, gailuak desmuntatuz haren barne-funtzionamendua ezagutzeko eta hainbat tresna eta materialekin esperimentatuz. Pasio horrekin "maker" dedikatu eta konprometitua bihurtu da.
Ezagutzen dituen tresnen artean droneak, robotak, Unity eta HTML CSS Java Script daude.
Hiru urte daramatza hezkuntza-prestakuntzako koordinatzaile gisa CampTecnologicon.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»