Sortu webgune xume bat ChatGPT eta Gamma-rekin, zure eskaintza hobeto komunikatzeko
Saio praktiko honetan ikasiko duzu, batetik, ChatGPT erabiltzen ideiak argitzeko eta egituratzeko, eta, bestetik, Gamma erabiltzen zure eskaintzari forma bisuala emateko, diseinuari buruzko ezagutzarik izan gabe ere. Ez dago esperientzia teknikoa izan beharrik.
Dagoeneko eskaintza bat duten baina espero zuten bezala funtzionatzen ari ez dela iruditzen zaien profesionalei zuzendua dago tailerra. Horrek ez du zertan izan eskaintza txarra delako, baizik eta beren balioa argi adierazten ari ez direlako, ez direlako ari hartzaile egokiei zuzentzen edo mezuak ez duelako nabarmentzen besteengandik bereizten dituena. Batzuetan, besterik gabe, ez dute aukerarik izan beren inguruko edo merkatuko pertsona errealekin horri buruz hitz egiteko.
Tailer honen helburua da eskaintzak duen balioa argitzen laguntzea eta balio hori argi adierazten duen eta eskaintza komunikatzeko modua hobetzen lagunduko dizun webgune xume bihurtzea. Bezeroekin komunikatzeko eta bezeroengandik ikasteko aukera emango dizun webgune bat.
Zer jasoko duzu?
- Ematen duzun balioa adierazteko modu argi bat.
- Balio hori erakusten duen webgune xume bat, zerbitzuen deskribapen hutsetik edo eslogan batetik harago doana.
- ChatGPT eta Gamma-ren ezagutza praktikoa zure kasuari aplikatuta.
Metodologia
- Arazotik balio-proposamenera.
- ChatGPT-rekin mezua eta orria egituratzea.
- Gamma-rekin webgune xume bat sortzea.
- Elkarrizketa, mezua kontrastatzea eta zure eskaintzaren komunikazioa hobetzea.
Nola egingo dugu?
Aurrez aurreko saio bat, formatu praktikoan, urratsez urrats zure eskaintzaren gainean lan eginez eta komunikazioa hobetuz, beste parte-hartzaile batzuen zuzeneko atzeraelikadurari esker.

