Featured image

Soinutik testura eta alderantziz: AAk audioaren arloan dituen erabilerak

Ikastaro honetan, sakon aztertuko dugu adimen artifizialean oinarritutako tresnen eta plataformen ekosistema, adimen artifizialaren boterea funtsezko bi helburu hauetarako baliatzearen ikuspegitik: audio-formatuko edukia zehaztasunez transkribatzea, eta soinu-eduki benetan berritzaile eta pertsonalizatua sortzea.

Saioan, ikasiko duzu gaur egun eskuragarri dauden tresna nagusiak erabiltzen eta inplementatzen testuinguru profesional eta sormenezko ugaritan. Horri esker, egun dauden prozesuak optimizatu eta arintzeaz gain, audioarekin lan egiteko duzun modua goitik behera aldatuko duten sorkuntza-aukera berriak aurkitu eta aztertu ahal izango dituzu.

 

Helburuak

  • Ulertzea AA nola ari den eraldatzen audioaren prozesamendua eta sorkuntza.
  • AAn oinarritutako transkribatzeko eta audioa sortzeko tresnak erabiltzen ikastea.
  • AA eta audioa elkartzearen inguruko egungo eta etorkizuneko joerak aztertzea.

 

Norentzat

Audioari aplikatutako AA sortzailearen ahalmenak ezagutu nahi dituen edonorentzat da ikastaro hau.

 

Egitaraua

Audioaren arloko AAren hastapenak

  • Historia eta bilakaera
  • Egungo erabilerak

AAren bidez audioa transkribatzea

  • Transkripzio automatikoaren oinarrizko printzipioak
  • Merkatuan liderrak diren tresnak

Audioa adimen artifizialarekin sortzea

  • Tresna nagusiak
  • Ahots eta soinu pertsonalizatuak sortzea

Transkribatzeko eta audioa sortzeko praktikak eta ariketak.