Featured image

Social sellinga eta marka pertsonala (nola saldu online zure marka pertsonalarekin)

Pertsonek beste pertsona batzuekin egiten ditugu negozioak, ez enpresekin. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da profesionalek beren marka pertsonala lantzea, bai beren kontura lan egiten badute, bai inoren kontura lan egiten badute. Zure marka pertsonala ongi landuta badago, ospea eta itzala lortuko duzu zure sektorean, eta konfiantza sortuko duzu zure bezero potentzialengan; hori funtsezkoa da saldu gabe saltzeko.

Offlineko munduan dagoeneko marka pertsonal ahaltsua baduzu, pentsa zer izango den marka hori online landu ahal izatea eta horrek zer aukera-sorta izugarria zabaltzen duen. Sare sozialen eta beste kanal batzuen bidez, geure burua online ikusgai egitea lortzen dugu, bezero, bazkide edo hornitzaileengan eragiteko.

Marka pertsonal sendoa izatea eta ikusgaitasuna ematea oso konbinazio interesgarria da edozein profesionalentzat.

Tailer honetan, marka pertsonalaren garrantzia ulertzeaz gainera, balio-proposamen erakargarri bat garatzen ikasiko duzu. Hau da, zergatik aukeratu behar zaituzten, zerk bereizten zaituen besteengandik. Ikusiko dugu oso-oso garrantzitsua dela saldu gabe saltzea bi kanal biziki ahaltsuren bidez, zure publikoaren eta zure helburuen arabera: Instagram eta Linkedin.

Egitaraua

  • Marka pertsonala: zer den eta zer garrantzi duen, nahiz eta besteren kontura lan egin.
  • Zure nortasuna; beste profesionalengandik bereizten zaituzten ezaugarriak aurkitu eta indartzea
  • Zer asmo duzun eta nola lortu helburuak.
  • Balio-proposamen erakargarria sortzea
  • Zer publiko-mota duzun jomugan.
  • Onlineko marketin pertsonaleko kanalak aukeratzea eta erabiltzea zure balioa erakusteko.
  • Saldu gabe saltzeko artea
    • Komunika ezazu zure sektorean konfiantza eta autoritatea sortzen lagunduko dizula uste duzun guztia.
    • Eman aditzera nola egiten duzun zer saltzen duzun baino gehiago.
    • Zure bezeroak edo zure lorpenak izan daitezela zure saltzaileak
    • Adibideak
  • Marka pertsonalaren estrategia Instagramen
    • Profil optimizatua
    • Zure eskarmentua frogatzen duten edukiak
    • Zure bezero potentzialengana hurbiltzen zaituzten istorioak
  • Marka pertsonalaren estrategia Linkedinen
    • Profil optimizatua
    • Erlazioak lantzea
    • Edukiak sortzea
  • Beste kanal batzuk
    • Podcast-a
    • Youtube
    • Twitch
    • Tik Tok

Norentzat

  • Beren marka pertsonala negozioa sortzeko erabili nahi duten zuzendariak, maila ertaineko arduradunak, ekintzaileak eta profesionalak, edozein arlotakoak.
  • Marketineko edo giza baliabideetako arduradunak, baldin eta nahi badute beren langileek beren marka pertsonala sendotzea.

Hizlaria

  • Nire marketin-zerbitzuen negozioaren eredua nire marka pertsonalean oinarrituta dago. Freelance hasi eta lehenengo 3 hilabeteetan bakarrik atera nintzen bezeroak lortzera. Urteak dira ez naizela haien bila ateratzen. Horretarako, zer egiten dut? Ikusgai bihurtzen naiz nire jarduna interesgarri gertatzen zaien eta nire bezero izan daitezkeen profil horientzat. Hala, haiek deitzen didate. Horixe transmititu eta egiten erakutsi nahi dut lantegi honetan. Saldu gabe saltzeko zer garrantzitsua den marka pertsonal sendoa eraikitzea.
  • Duela ia 10 urtetik, Interneteko marketinean aritzen naiz; lehen, kazetaritza ikasi nuen, eta, aldi berean, 18 urterekin sortu nuen estetika-frankizia baten negozio bat kudeatzen nuen. Orain, onlineko negozioak garatzen espezializatuta nago, batez ere proiektu pertsonaletan, beren ezagutzei edo eskarmentuari etekina atera nahi dieten arlo askotako adituen proiektuetan.

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak..
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»