Featured image

Smart building, etorkizuneko eraikinak

"Smart building" edo eraikin adimenduna teknologia aurreratuak erabiltzen dituen egitura mota bat da, funtzionamendua eta eraginkortasuna kontrolatzeko eta optimizatzeko. Erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna maximizatzeko diseinatuta egon ohi dira, eta, aldi berean, kostu operatiboak eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.

Smart building-etan erabiltzen diren teknologia ohikoenetako batzuk honako hauek dira:

  • Sentsoreak eta automatizazio-sistemak: sentsoreek datuak biltzen dituzte (tenperatura, hezetasuna, argiztapena, airearen kalitatea, etab.), berokuntza, aireztapen eta aire girotuko sistemak (HVAC), argiztapena eta erosotasun-baldintza egokiei eusteko beste sistema batzuk automatikoki doitzeko erabiltzen direnak.
  • Energia kudeatzeko sistemak: energia-kontsumoa gainbegiratzeaz arduratzen dira eta erabilera optimizatzea ahalbidetzen dute. Eguzki-panelak, energia biltegiratzeko bateriak eta energia monitorizatzeko sistemak izan ditzakete.
  • Komunikazio-sareak: datuak denbora errealean transmititzeko aukera ematen dute eraikineko sistemen eta gailuen artean.
  • Datuak kudeatzeko plataformak: datuak biltzea, biltegiratzea, aztertzea eta bistaratzea ahalbidetzen dute. Sistema horiek datu-baseak izan ditzakete hodeian, Big Data eta IA aztertzeko sistemak eta datuak bistaratzeko aplikazioak.

Jardunaldi honetan, teknologia horiek eraikin batean ezartzeko kontuan hartu beharreko eraikin egoera, joerak eta alderdiak aztertuko dira, baita eta arrakasta kasu batzuk ere.

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
          Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea)
          Javier Zubia (Gipuzkoako BAzkundeko Zuzendari Nagusia)

  9:15  Smart design: teknologia-dosi adimentsu baterantz
          Xabier Barrutieta Basurko
          Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko arkitektoa

  9:40  Eraikinaren biki digitala, diseinutik eraikin adimendunaren eragiketara
          Jose Manuel Olaizola Martija
          Tecnalia Research & Innovation-eko Eraikuntzaren Digitalizazio eta Automatizazio plataformako arduraduna

10:05  Kudeaketa adimendunerako segurtasun integraleko plataformak
          Javier Olarte Pinedo
          DORLETeko Iparraldeko Zonako Merkataritzaburua

10:30  Eraikin adimendunen segurtasuna eta eragiketak digitalizatzea, sarbideak kontrolatuz.
          Iñigo Unanue Tellería
          SALTO Systemseko Global Residential Lead

10:55  Pausa, café

11:15  Sarbide biometrikoak, zure eraikinaren eta negozioaren eraginkortasuna hobetzen duen soluzio adimenduna
          Pablo Barragán
          Veridaseko Business Development Manager 

11:40  Eraikin adimendunak JASANGARRI bihurtuz
          Xabier Flores Larrea
          Elektrako Eraikinen Automatizazio Saileko arduraduna

12:05  BIKIA: Biki Digitala, euskal alokairu publikoa modu eraginkorragoan kudeatzeko
          Karlos Orbea Ascaso
          Alokabideko Berrikuntza, Proiektu eta Birgaitze arduraduna

12:30  Mantentze-lanen kudeaketa adimenduna
          Alberto Llorente Rodriguez
          Ondoan Servicios S.A.U.ko Ondoan Servicios enpresako zuzendaria

12:55  Amaiera

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»