Featured image

Small Models: eredu txikiak, enpresa-soluzio handiak (online)

Adimen artifizialaren erraldoiak nagusi diren honetan, alternatiba arin, eraginkor eta errentagarri gisa sortu dira small models edo eredu txikiak direlakoak, azpiegitura masiboen beharrik gabe soluzio pertsonalizatuak bilatzen dituzten enpresentzat.

Jardunaldi hau diseinatuta dago erakusteko eredu txikiek emaitza harrigarriak eskain ditzaketela eta proiektu espezifikoetara egokitu daitezkeela, baliabide-kontsumo txikiarekin.

Eredu txikiek enpresetan duten zeregina aztertuko dugu; besteak beste, erabil daitezke prozesuak pertsonalizatzeko, edo tokiko gailuetan edo konektibitate-mugak dituzten inguruneetan inplementatzeko.

Gainera, jasangarritasunaren eta kontrolaren ikuspegitik zer onura dituzten aztertuko dugu, eta ikusiko dugu ereduak entrenatu edo findu daitezkeela zeregin zehatzetarako.

Hau ikasiko duzu:

  • Zer diren eredu txikiak eta nola bereizten diren eredu handietatik.
  • Soluzio hauek bereziki zein kasutarako diren egokiak.
  • Eredu hauen abantailak, hala nola energia-eraginkortasuna, datuen pribatutasuna eta kostu txikiak.
  • Zure enpresan eredu txikiak entrenatzeko eta zabaltzeko estrategiak.
  • Eredu horiekin lan egiteko joerak eta funtsezko tresnak.

Norentzat

Beren beharretara egokitutako adimen artifizialeko aukerak aztertu nahi dituzten profesionalentzat, bereziki abiadura, eraginkortasuna eta kontrola lehenesten dituzten proiektuetan.

Ikusiko duzunez, txikiak ere izan daitezke handi!