Featured image

Shiny, adimen artifizialean oinarritutako aplikazioak garatzeko - Meatzaldea

R adimen artifizialeko eta datuen analisi-prozesuak egiteko gaur egun dagoen lengoaia nagusietako bat da. R lengoaiaren baitan ekintza ugari egin daitezke, hala nola datuak aztertzeko sistemak, eredu prediktiboak, optimizazioa, etab.

Hala ere, ekintza horiek ikuspegi tekniko batetik behar bezala egiteaz gain, erabiltzaileei interfaze erraz bat eman behar zaie, garatutako sistemarekin modu egokian elkarreragiteko. Shiny-ren bidez lortzen da hori.

Izena emateko

Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Helburuak

Ikastaro honen helburua da erabiltzaileei Shiny-ren inguruko oinarrizko ezagutzak ematea, Shiny erabiliz aplikazioak sortzeko.

Norentzat

Gutxienez Rri buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonak, eta datuak bistaratzeko, zereginak automatizatzeko eta adimen artifizialeko teknikak txertatzeko web-aplikazioak nola gara daitezkeen jakiteko interesa dutenak.

Programa

  1. Shiny zabaltzeko aukerak:
    1. R Server
    2. Shiny Server
    3. Shiny-ren ostatatzea
  2. Shiny-ren oinarrizko elementuak:
    1. Ui
    2. Server
    3. Global
  3. Shiny komandoak:
    1. Aplikazioaren distribuzioa:
      1. Erlaitzak
      2. Panelak
      3. Taulak
      4. Grafikoak
      5. Zutabeak
      6. Lerroak
    2. Datuen bistaratzea:
      1. Taulak renderizatzea
      2. Testuak renderizatzea
      3. Grafikoak renderizatzea
    3. Osagai erreaktiboak
    4. “Isolate”
    5. “Action Button”
    6. Datuak kargatzea
    7. Datuak esportatzea
    8. R Markdown bat-egitea

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»