Featured image

SEO negatiboa: nola lortu gure posizionamenduari ez eragitea

Jardunaldi hauen bidez, SEO kaltegarriko ekintzak nola antzeman, diagnostikatu, neutralizatu eta horiei nola aurrea hartu ikasiko dugu; izan ere, eragina izan dezakete gure web-orria bilatzaileetan duen kokapen organikoan.

Domeinu baten ospea eta onarpena dira faktore garrantzitsuenak interesatzen zaizkigun bilaketen emaitzetan lehenak agertzeko orduan. Hori dela eta, gure gaiarekin koherente diren loturek osatutako populartasun-profila izatea ezinbestekoa da. 

Google Penguin" izeneko algoritmoen jardueraren inplementaziotik abiatuta, Googleek zigorra jar dezake antzematen badu web batek naturala ez den populartasun-eredua duela edo webaren gaiarekin bat ez datozen domeinuekiko loturak dituela.

Horrekin guztiarekin Google saiatzen da lotura naturalak eta ez-naturalak bereizten, baina Penguinek SEO kaltegarriko erasoetarako aukera ematen du; lehiatzaileak gure kokapena kaltetzen saiatu ahal dira Googleek manipulatibotzat jotzen dituen lotura-motak sortuz.

 

Norentzat

Marketin online arduradunak eta teknikariak, community managerentzat, ekintzaileentzat, web-guneetako kudeatzaileak...

 

Helburuak

  • SEO kaltegarria zer den definitzea eta jakitea zergatik den garrantzitsua prebentzio-neurriak egitea gugan eragina izan ez dezan.
  • Identifikatzea zein eszenatoki motatan izan dezaketen eragina SEO kaltegarriko ekintzek gure kokapenari dagokionez.
  • Gure domeinuetan SEO kaltegarriko ekintzak antzeman, diagnostikatu eta neutralizatzen ikastea.
  • SEO kaltegarriagatiko zigorrak nola ebazten jakitea.
  • SEO kaltegarriari aurrea hartzeko protokoloak ezagutzea.

 

Programa

  • Zer da SEO negatiboa
  • SEO negatiboarekin lotutako Googleko algoritmoaren eguneraketak
  • Profilaren ospearen azterketa. Tresnak:
    • Majestic
    • Google Search Console
    • Sistrix
    • Semrush
    • Moz (Open Site Explorer)
    • CognitiveSEO
  • Lotura manipulatzaileak identifikatzea
  • Eskuz egindako ekintzak
  • Loturak garbitzeko prozedura
  • Disavow fitxategia
  • Berriz ere kontuan hartzeko eskaera
  • SEO negatibo motak: infekzioak eta zerbitzarira erasoak
  • Prebentzio-lanak

 

Hizlaria

Fernando Maciá Human Level Communications-eko, online marketineko eta bilatzaileetako posizionamenduko aholkularitza enpresa, zuzendari orokorra da. Informazioaren Zientzietan Lizentziatua da (Ikus-entzunezko Komunikazioa espezialitatea) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Marketin Zuzendaritza Masterra ICADEn eta MBA Executive FUNDESEMen.

Online marketineko irakaslea da Espainiako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitate eta eskoletan. SMX, OME, eShow, OMExpo, Internet es tuyo, Evento SEO, Congreso SEO Profesional, Search Congress, FICOD edo antzeko ekitaldietako hizlaria.

Marketing Online 2.0 eta Técnicas avanzadas de posicionamiento en buscadores liburuen egilea eta Posicionamiento en buscadores, Marketing con redes sociales eta Marketing online liburuen egileetako bat, guztiak Anaya Multimedia-k argitaratuak.

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»