SEO kasu praktikoak, zure webgunea hobetzeko adibide gisa
Marketin digitalean ari diren komunikazio agentzietan ohikoa da marketin digitaleko proiektuetan (keyword research, migrazio prozesuak, kalitate auditoriak, linkbuilding, benchmarking, internazionalizazioa, arkitektura, eduki bikoiztuak, thin content, etab.) SEO prozesuetako parte diren zereginak errazten dituzten tresnak erabiltzea. Baina, nire SEOa ikuskatu edo optimizatu nahi badut, nondik hasiko naiz nire enpresan? SEO ekintzak beren kabuz ezarri nahi dituzten profesional guztiei baliabideak emateko jardunaldia da hau.
Sektoreko adituen eskutik, tresna ezagunenetako batzuk aztertuko ditugu, eta tresna horietakoren bat izanez gero gure proiektuetan egin genitzakeen hobekuntzen benetako kasu praktikoak ikusiko ditugu.
Helburuak
- Marketin digitaleko prozesuetan (zehazki, SEO zatian) ohikoak diren zereginen adibide praktikoak ezagutaraztea, lan hori erraztuko diguten tresnen bidez.
Norentzat:
- Marketin arduradunak, ekintzaileak, marketin digitaleko agentziak, eta, oro har, beren marketin digitaleko proiektua SEO ikuspegitik hobetzeko interesa duten pertsonak.
Programa
- 9:30-9:45 Ongietorria Helburuak aurkeztea
- 9:45-10:15 Benchmarking – Web baten eta bere lehiakideen analisi globala.
Hizlaria: Fernando Macia.
Tresna: Sistrix.
- 10:15-10:45 Internazionalizazioa.
Hizlaria: Aleyda Solis
Tresnak: AWR, Frase/Surfer
- 10:45-11:15 Keyword Research (hitz gakoen analisia).
Hizlaria: Antonio Lopez.
Tresna: Semrush.
- 11:15-11:30 Atsedena
- 11:30-12:00 Webgune baten kalitate auditoria.
Hizlaria: MJ Cachon.
Tresnak: Screaming Frog – Sitebulb
- 12:00-12:30 Backlinkak. Kanpoko estekak.
Hizlaria: Marta Arribas
Tresna: Ahrefs
- 12:30-13:00 KPIak & Negozioa.
Hizlaria: Lino Uruñuela.
Tresna: GSC