Sentsorika kuantikoa, zuri laguntzera etorri den teknologia kuantikoa
Nabarmentzen hasiak dira teknologia kuantikoak. Potentzialik handiena erakusten duena oraingoz konputazio kuantikoa den arren, sentsorikari aplikatutako teknologia kuantikoek osatzen dute egungo testuinguruan industriatik hurbilen dagoen aplikazio kuantikoa. Jardunaldi honen helburua da lehenengo eskutik ezagutzea zer egoeratan dauden, zer problema konpontzen dituzten eta zer bilakaera izango duten.
Sentsorika kuantikoa da merkatutik hurbilen dagoen sistema kuantikoen aplikazioa, eta, hala ere, publikoak oso gutxi ezagutzen du oro har.
Sentsore kuantikoek, materiaren propietate kuantikoak ustiatuta, zehaztasun, sentikortasun eta/edo erresoluzio handiko detekzioa eta metrologia lortzen dituzte. Horri esker, ohiko sentsoreen gaitasunak gainditzen dituzte.
Jardunaldiaren helburua da ezagutzera ematea zer eskain dezakeen teknologiaren aplikazio horrek eta nola eskuratu daitekeen, harekin lan egiteko. Hasteko, ohiko sentsoreak ezagutzeko tutorial bat aurkeztuko dugu. Ondoren, erabilera-kasuen adibideak aurkeztuko ditugu, eta, horren ostean, elkarrizketa azkarrak egingo zaizkie gai horretan esperientzia duten enpresa eta ikertzaile zenbaiti. Horren helburua izango da profesional bakoitzak bere enpresaren testuinguruan izan ditzakeen galdera espezifikoak lantzea.
Egitaraua
9:30 Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera
Tomás Iriondo - GAIA
Guillermo Gil - Tecnalia
9:50 Ponentziak
- Zer da sentsore kuantiko bat?
Jorge Casanova -UPV/EHU - Nola neurtzen du sentsore kuantiko batek?
Xavier Vidal -Tecnalia - Argian oinarritutako sentsore kuantikoa
Gabriel Molina - CFM
11:00 Atsedena - kafea
11:20 Erabilera-kasuak
- Sentsore kuantikoen datuen prozesamendua, karakterizazio atomikorako
Estibaliz Garrote - Tecnalia - Motor elektrikoen nukleoen karakterizazio magnetikoa birziklatze-prozesuetan
Ruben Pellizer - CFM & Marcos San Miguel - Tecnalia - Egitura molekularren zehaztapen tridimentsionala espektroskopia rotobibrazionala erabiliz
Borja Varona - UPV/EHU - Sentsorika kuantikoa mikrofluidikako txipetan
Jon Lambarri - Tekniker & Iker Ruiz - TE Connectivity - Zibersegurtasuneko teknologia kuantikoak: mehatxuak eta irtenbideak
Ane Sanz - UPV/EHU - Komunikazio kuantikoak sare adimendunetan, sare elektrikoko azpiestazio batean
Alejandra Ruiz - Tecnalia
12:20 Elkarrizketa azkarren fasea
Parte-hartzaileek aukera izango dute hizlariekin saio bat egiteko, hala nahi izanez gero.
13:20 Ondorioak eta galderak
13:30 Luncha eta networkinga
Nori zuzendua
Neurketa- eta detekzio-mailak hobetzeko beharra duten enpresetako profesionalak; konpondu gabeko problemak dituztenak osagai kimikoak detektatzeko edo materialak eta haien portaera karakterizatzeko; sistema biomedikoak garatzen dituztenak; eremu magnetikoa eta elektrikoa neurtzen dutenak; eta abar.