Featured image

Segurtasuna: sareen pivoting hastapenak, ikasi sare batetik bestera salto egiten

Pivoting-a eraso-metodo bat da, zeinaren bidez ekipo baten kontrola hartzen den gero, birbideratze eta bideraketa teknikak erabiliz, irisgarriak izan behar ez luketen beste sare batzuetan dauden ekipoetara sartzeko. Eraso bidezko segurtasunaren testuinguruan, pivoting-a intrusio-testak egiteko erabiltzen da, sistemen segurtasuna egiaztatzeko asmoz.

Tailer honen helburua da mota honetako eraso batean erabiltzen diren teknikak ezagutzea, horrela, gure sistemak intrusio posibleen aurrean defendatu eta segurtatu ahal izateko.

 

Norentzat

Enpresa industrialetako informazio-sistemen profesionalak, bai arloko arduradunak, bai profil teknikoa duten profesionalak.


Baldintzak

Tailerra erraztasunez jarraitzeko sare eta sistemen administrazioaren gaineko ezagutzak izan behar dira.


Egitaraua

  • Shell gaineko oinarrizko kontzeptuak
  • Shell over internet
  • Port forwarding
  • Sare-miatzeak eta zerrendatzea
  • SSHtunelak
  • Netcat eta Sorcat erabiliz pibotatzea
  • Metasploit pibotatzea
  • Tunneling eta iragazketa ohia
  • Alboko mugimenduak
  • RaspberryPi backdoor
  • Perimetrora sartzea

 

Hizlaria

Jokin Garcia Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Freelancea Totem Securityn. Eraso-segurtasuneko profesional ziurtatua. 

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

 

banner

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»