Featured image

Segurtasuna eta sendotasuna adimen artifizialeko sistemetan

Azken urteetan, oso azkar hedatu dira adimen artifizialeko sistemak, eta horrek, zibersegurtasun tradizionalak estaltzen ez dituen ahultasunak ekarri ditu, batez ere manipulatuak izateko arriskua duten ereduei, datu ez-fidagarriei eta ingurune dinamikoei eragiten dietenak. Behar-beharrezkoa da arriskuak ebaluatzeko eta sendotasuna indartzeko erabil daitezkeen irizpide tekniko eta praktikoak izatea.

Jardunaldian, adimen artifizialeko sistemen segurtasunaren eta erresilientziaren erronka nagusiak landuko dira, ikuspegi tekniko eta aplikatu batetik. Ikasketa automatikoko ereduetako benetako ahuleziak aztertuko dira. Adibide zehatzak aurkeztuko dira, ordenagailu bidezko ikusmenekoak eta hizkuntza naturalaren prozesamendukoak, besteak beste. Egungo defentsa-teknikak aztertuko dira: entrenamendu sendoak, monitorizazio-mekanismoak eta anomaliak detektatzea. Fundazio-ereduei eta AAko hornidura-kateei lotutako arrisku berriei buruz hitz egingo da. Ikuspegi praktikoak berrikusiko dira, ikasketa automatikoaren bizi-zikloan segurtasuna integratzeko. Helburua da irizpide teknikoak ematea AAko sistemak ebaluatzeko, diseinatzeko eta benetako mehatxuetatik babesteko.

Norentzat

Zibersegurtasuneko profesionalak, AAko ingeniariak eta segurtasunaren erronkak ulertu eta haiei aurre egin nahi dieten arduradunak.

Baldintzak

Ikasketa automatikoko ezagutza behar da (entrenamendua, baliozkotzea, eredu gainbegiratuen metrikak eta beste). Zibersegurtasun-kontzeptuak ezagutzea, hala nola eraso-bektoreak, esposizio-eremua eta mehatxuen analisia.

Egitaraua

  • Sarrera
  • Mehatxuak AAko sistemetan
  • Kasu erreal baten azalpena
  • Defentsak eta sendotasuna
  • Erronkak eta joerak

Hizlariak

Alberto Miranda. Zibersegurtasuneko ikertzailea TECNALIAn. Zibersegurtasunean eta Adimen Artifizialean doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Zenbait zentrotan egin du lan, mehatxuen detekzioa eta adimen artifizialeko sistemen segurtasuna ikertzen. Egun, detekzio adimendunean eta AAko sistema seguru eta fidagarriak garatzen dihardu, Espainiako eta Europako I+Gko proiektuetan.
Mª Carmen Palacios. Zibersegurtasuneko ikertzaile seniorra TECNALIAn. Fisikan lizentziatu zen EHUn, eta Segurtasun Informatikoaren Ingeniaritzako eta Adimen Artifizialeko unibertsitate-masterra egin zuen URVn. Adimen artifizialeko I+G+Bko zenbait programatan parte hartu du, Espainian eta Europan. Ikasketa automatikoa aplikatzen eta biologian oinarritutako algoritmoak edo ebolutiboak optimizatzen lan egin du. Zibersegurtasunari eta AAri buruzko hitzaldiak eman ditu EHUn, UCAVn eta beste foro garrantzitsu batzuetan.

 

banner