944 536 262
Featured image

Segurtasuna eta pribatutasuna telelanean Windows 10 inguruneetan - Meatzaldea (online)

Pribatutasuna eta segurtasuna gure teknologia bizitzaren auzi garrantzitsuak dira eta horretaz arduratu beharra dugu, batez ere etxetik telelanean jarduten dugunean eta sarea partekatzen dugunean beste erabilera batzuetarako, edota ez dugunean baliatzen gure enpresak emaniko ekiporen bat.

Lagunduko dizugu ezagutzen zer egin dezakezun pauso bat haratago eman eta kezka zaitezen zure Windowsdun ekipotan pribatutasun eta segurtasun maila altua mantentzeko.

Ikasiko duzu konfigurazio egokiak aplikatzen sistema eragilean nahiz egunero darabiltzazun nabigatzaileetan eta aurkituko dituzu zure segurtasuna hobeto kudeatzen lagunduko dizuten aplikazioak.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Egitaraua

  • PRIBATUTASUNA ETA SEGURTASUNA WINDOWS 10EAN
    Ikusi ahal izango dugu nola kontrolatu pribatutasun eta segurtasunarekin lotutako auziak Windows 10 ordenagailu bat erabiltzean.
     
  • NABIGATZAILEEN MUNDUA
    Ikasiko dugu nola egin konfigurazio bat Google Chromen lagunduko diguna mantentzen gure segurtasun eta pribatutasuna mailarik gorenenean. Gainera, ikusiko dugu ze beste aukera dagoen nabigatzaileen merkatuan eta nola laguntzen diguten dibertsifikatzen webari ematen diogun erabilera.
     
  • PASAHITZ KUDEATZAILEA, BEHAR DUZUN LANKIDEA
    Hainbat pasahitz kudeatzaile errepasatuko ditugu, ikasiko dugu nola lagun diezaguketen gure informazioa salbatzen edota nola molda ditzakegun gure egunerokotasunera.
     
  • ARTXIBO ZIFRATZEA MUNDU GUZTIARENTZAT
    Dokumentuak zifratzeak garrantzia handiagoa hartzen du telelanean ari garenean edo ekipo erabilgarriak badarabiltzagu. Ikasiko dugu edukiontzi seguruak sortzen eta kanpo gailuak zifratzen (USBak, SD txartelak, kanpo DGak) gure informazioa salbu mantentzeko.
     

 

banner