Featured image

Segurtasun-gorabeherak

Ingurune digitala gero eta interkonektatuagoa denez, segurtasun-gorabeherak etengabeko kezka dira pertsonentzat eta erakundeentzat. Mehatxu zibernetikoak etengabe ari dira eboluzionatzen: malware- eta ransomware-erasoak, datu sentikorrak filtratzea eta sistema kritikoetara baimenik gabe sartzea. Gorabehera bat dagoenean ez bagaude prest eta ez badakigu erantzun egokirik ematen, ondorio larriak egon daitezke; datuak galdu ditzakegu, gure ospea kaltetu dezake, edo galera ekonomiko handiak izan ditzakegu.

Tailer honek gorabehera horiek modu eraginkorrean identifikatzeko, kudeatzeko eta arintzeko behar diren tresnak eta estrategiak eskaintzen ditu. Gorabehera-motak, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko jardunbide egokiak eta eraso baten eragina murrizteko modua landuko da. Gainera, gorabeheretan erantzuteko plan bat eratzeko eta etorkizuneko mehatxuen aurkako defentsak indartzeko metodoak aztertuko dira. Ikastaroa amaitutakoan, edozein segurtasun-gorabehera gertatzen denean zer egin jakingo duzu, eta aktibo digitalen babesa eta eragiketen jarraitutasuna bermatuko dituzu.

Norentzat

ITko profesionalak, segurtasun-arduradunak, enpresetako langileak eta ingurune pertsonal eta profesionalean segurtasun-gorabeherak kudeatzeko gaitasuna hobetu nahi duen edonor. Bereziki erabilgarria izango da segurtasun-erabakiak hartzeko erantzukizuna dutenentzat, baina maila guztietarako da erabilgarria. Ez da zibersegurtasunari buruzko aurretiko ezagutzarik behar.

Baldintzak

Arabako ikastaroan norberak ordenagailu eramangarria eraman beharko du

Egitaraua

  • Segurtasun-gorabeherak. Sarrera.
  • Segurtasun-gorabeherak identifikatzea.
  • Segurtasun-gorabeherei erantzutea.
  • Gorabeherak prebenitzea eta arintzea.
  • 1. kasu praktikoa: segurtasun-gorabehera bati erantzuna ematearen simulazioa.
  • 2. kasu praktikoa: gorabehera gertatu ondorengo analisia eta segurtasun-estrategiak hobetzea.
  • Galdetegia.
  • Ondorioak.

 

banner