Featured image

Sare sozialak: 2025eko nobedadeak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa

Sare sozialak etengabe eboluzionatzen ari dira eta urtero aldaketak sartzen dituzte, marken eta zerbitzuen komunikazioan eragin zuzena dutenak. Erreputazio digitalaren kudeaketa funtsezko faktorea da, gainera, bezeroen eta komunitatearen konfiantza mantentzeko.

2 orduko ikastaro honek 2025eko berrikuntzarik esanguratsuenak eguneratuko ditu eta eremu digitalean korporazio-erreputazioa modu eraginkorrean kudeatzeko estrategiak azalduko ditu. Adibide praktikoak erakutsiko dira, tokiko merkataritzaren errealitatera egokitutako praktika onekin.

 

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.