Salmentetarako linkedIn: aukera errealak nola sortu
LinkedIn ezinbesteko kanal bihurtu da salmenta- eta negozio-garapeneko taldeentzat. Hala ere, onura ateratzeko estrategia, etengabeko lana eta plataformak eskaintzen dituen tresnen ezagutza behar dira.
4 orduko ikastaro honetan erakutsiko da nola eraiki salmentarako egokitutako profil bat, nola diseinatu lead-ak sortzeko estrategia bat eta nola baliatu LinkedInen funtzionalitateak baliozko elkarrizketak hasteko bezero potentzialekin.
Gainera, social selling kontzeptua landuko da, edukien sorkuntza eta kontaktuen kudeaketa uztartuz, konfiantza sortzeko eta konexioak benetako negozio-aukeretan bihurtzeko.
"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.
Nori zuzendua
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.