Saihestu ohiko akatsak, sare sozialetan komunikazio osoa, sormenezkoa eta eraginkorra erabiliz (online)
Inoiz gertatu al zaizu, zergatik ez dakizula, ezagutu berri duzun norbaitek konfiantza pizten dizula segituan? Edo alderantziz, zergatik ez dakizula, baina pertsona batzuk ezagutu eta berehala nolabait baztertzen dituzula? Horrek zerikusi handia du hitzezko komunikazioarekin (hitz egiten dugun moduarekin) eta hitzik gabeko komunikazioarekin (gure keinuek eta jarrerek adierazten dutenarekin). Online munduan ere gauza bera gertatzen da: zailagoa da pantaila baten bidez komunikatzea... “Aurrez aurreko” komunikazioaren gauza asko galtzen dira.
Lantegi honen lehen zatian, hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia ikasiko duzu (zure gorputzak keinuekin komunikatzen duena, batzuetan oharkabean bada ere). Izan ere, hitzik gabeko komunikazioaren bidez, zure helburu pertsonalak zein profesionalak lor ditzakezu.
Hitzik gabeko komunikazioaren sekretuak ezagutuko dituzu. Hasteko, lau aldagai nagusiak erabiltzen ikasiko duzu: aurpegiko adierazpena, keinuak, jarrera eta itxura. Ondoren, beste elementu batzuk ezagutuko dituzu, hala nola haptika (ukimenaren erabilera), proxemika (distantzien eta espazioen garrantzia), paramintzaira (intonazioa eta isiluneak) eta kronemika (denboraren erabilera).
Bigarren zatia, hitzezko komunikazioari eskaintzen zaio. Publikoa zeureganatzeko zenbait teknika irakatsiko dizkizugu, eta online aurkezpenetan ohikoak diren akatsak nola konpondu ikasiko duzu. Gainera, zer babes-elementu erabil dezakezun ikusiko duzu.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren arteko aldea ere erakutsiko dizugu, edozein egoeratarako prest egon zaitezen (lan-elkarrizketa, jendaurrean hitz egitea, aurkezpen bat prestatzea, edo, zergatik ez, hitzordu lasai bat izatea eta seguru egotea). Batzuetan, esan nahi duguna eta esaten dugun modua ez datoz bat. Eta ez gara hitzezko mintzairaz soilik hitz egiten ari: gure gorputzak eta gure aurpegiak jukutria gaiztoa egin diezaguke.
Gure keinuen arabera eta gure ideiak eta sentimenduak gorputz-mugimenduen bidez adierazteko moduaren arabera, gure solaskidea minduta edo nahasia egon daiteke, edota oso gustura eta konfiantzaz beteta.
Azken batean, hitzezkoa ez den hizkuntza kontrolatzeko teknikak ikasiko dituzu, oso baliagarriak izango baitzaizkizu bilera garrantzitsuei, negoziazioei edo solasaldi interesgarriei segurtasun handiagoz aurre egiteko; izatez, egoera horietan, irudi pertsonal ona eman nahi dugu denok, bai aurrez aurre egiten direnetan, bai modu birtualean edo online egiten direnetan.
Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Nori zuzendua
Autonomo, denda, elkarte eta ekintzaileei zuzendutako lantegia, baita beren hitzezko nahiz hitzik gabeko komunikazioak haiek nahi duten irudia proiekta dezan behar duten edo nahi duten pertsona guztiei ere, haien helburu profesionalak eta pertsonalak lortzen lagunduko dien heinean.
Baldintzak
Ikasteko eta hobetzeko gogoa.
Programa
- Hitzik gabeko komunikazioa
- Hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia, egungo gizarte-testuinguruan
- Haptika, proxemika, paramintzaira eta kronemika
- Hitzik gabeko komunikazioa “irakurtzen” jakiteko giltzarriak
- Hitzezko komunikazioa
- Hitzezko komunikazioa kontrolatzeko teknikak
- Hitzezko komunikazioan egin ohi diren akatsak eta konponbideak
- Adibideak