Featured image

Rural Citizen, adimen kolektiboa landa-bizimodu berri baten eragile (Euskal Encounter)

Gaur egun landa-inguruneetatik edozein lanbidetan jardun daitekeela erakusteko hitzaldia. Konektibitateari esker, orain arte herrietan tokirik ez zuten lanak egin ditzakegu.

Adimen kolektiboaren eta lankidetzaren bidez landa-eremuak aktibatzen lagunduko duten ekosistema lokalak eta globalak sortzeko sortu zen Rural Citizen.

Landa-ingurunea konektatu eta den bezala erakutsi nahi dugu: erronka-, aukera- eta topaketa-lurraldeak, elkarrekin bizitzeko eta esperientziak partekatzeko lekua. Pertsonen eta landa-ingurunearen arteko harremana modu sortzailean garatzea nahi dugu, hirien eta herrien arteko bizikidetza berria eraikiz. Diskurtsoan ikuspegi positiboa eman behar dugu, eta gauzak gertatzea lortu.

Discord-en zerbitzari dedikatu bat dugu, Rural Citizen Pro, elkarrekin harremanetan jartzeko, trebatzeko eta informazioa jasotzeko gune bakar bat. Plataforma bakar batean biltzen dira kalitatezko zerbitzu espezializatuak eta etengabe eguneratzen diren eduki interesgarriak, komunitate bizi baten barruan: gaikako txatak, bideokonferentzia-aretoak, probintziako ekosistemak, albisteak, bideoak, dirulaguntzen eta bestelako laguntzen biltegia, dokumentazioa, jardueren agenda eta abantaila esklusiboak dituen hiriko eta landa-inguruneko coworking-sarea.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Herritarrak, oro har.

Hizlaria

Ivan del Caz, BIKOnsulting guztion onerako kooperatibako bazkide eta fundatzaileetako bat. Marketineko Zuzendaritzako eta Enpresa Kudeaketako masterra Hertfordshire Unibertsitatean, Britainia Handian, eta Marketineko goi-mailako diploma Euskal Herriko Marketin Institutuan (EHMI). Kudeaketa etiko eta sozialki arduratsuko aholkulari kualifikatua Foréticaren eskutik.

Gozatu egiten dut instituzio eta erakundeei (publiko eta pribatuei) lagunduz, esploratuz eta berrituz, pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eredu ekonomiko eta politiko baten alde, oinarri hartuta Estrategia Jasangarri Berriak (Zirkularra, Lankidetzakoa, Guztion Onera bideratua, Soziala, Solidarioa, Finantza Etikoak eta B Corp, besteak beste) eta zenbait balio unibertsal, hala nola elkartasuna, justizia soziala, giza duintasuna, parte-hartzea eta ingurumenarekiko errespetua.

Pasioz bizi dut prozesu bakoitza, eta, apaltasunez, nire ekintzen bidez, beste erakunde batzuen inspirazio-iturri izan nahi dut aldaketaren parte izan daitezen. Hainbat herrialdetako proiektu eraldatzaileetan parte hartu dut, bai lurralde mailakoak, bai saltoki txikietakoak, bai hainbat sektoretako erakunde eta erakunde nazional eta multinazionaletakoak; besteak beste, hauetakoak: industria, nekazaritza, banka, moda, elikadura, turismoa eta hirugarren sektorea.

Eta, orain, ilusioz beterik nago nire aletxoa jartzeko landa-eremuetatik hiri-eremuetarako exodoa eten dadin eta landa-munduaren gaineko diskurtsoa ikuspegi positibo, eraikitzaile eta berritzaile batera aldatzeko, gure herriek aukera gehiago izan ditzaten. Hori guztia RURAL CITIZEN 2030etik.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»