Featured image

RAG sistemen hastapenak: ChatGPT eta hizkuntza-ereduak indartzeko gakoa (online)

RAG (retrieval-augmented generation) tekniken sarrerako jardunaldi honetan, adimen artifizial (AA) testu-sortzailearen aro berria markatzen ari diren ereduentzako (adibidez, ChatGPT) lan-esparru bati helduko diogu.

RAG sistemek aurrekaririk gabeko lotura estua dute funtsezko bi ahalmenen artean: hizkuntzaren sorkuntza aurreratua (adibidez, ChatGPT) eta informazio-iturri itzel horiek denbora errealean atzitzea. Integrazio horri esker, hizkuntza-ereduek aldez aurreko entrenamendu zabalak baliatzen dituzte, eta, horrez gain, uneko datuak eta gertaerak sartzen dituzte erantzunetan. Ondorioz, edukia sortzeko ahalmena inoiz baino doiagoa eta adierazgarriagoa da, eta inoiz baino lotura handiagoa du testuinguruarekin.

 

Eskakizunak

Ez da behar programazioari buruzko ezagutzarik, No-Code tresna bat erabiliko baita, Flowise.

 

Norentzat

Jardunaldi hau aproposa da teknologiaren, adimen artifizialaren, datu-analisiaren eta marketin digitalaren arloko profesionalentzat, baita hizkuntza-ereduen aplikazio aurreratuetan interesa duen edonorentzat ere.

 

Edukia

RAG sistemak zergatik diren funtsezkoak ChatGPT eta hizkuntza-ereduak indartzeko:

  • RAGen fusio berritzailea: Xehetasunez aztertuko dugu hizkuntza-sorkuntza aurreratuaren eta informazio-eskuratzearen konbinazioak nola birdefinitzen dituen hizkuntza-ereduen ahalmenak.
  • RAG tresnen erabilerak eta kasu errealak: Aztertuko dugu zenbait sektoretan RAG sistemak nola ari diren erabiltzen sortutako edukiaren doitasuna eta adierazgarritasuna handitzeko.
  • Etorkizuneko erronkak eta aukerak: Eztabaidagai izango ditugu RAG sistemen garapenaren erronka nagusiak eta ChatGPT eta AA sortzaileak etorkizunerako zabaltzen dituen aukera zirraragarriak.
  • Adibide praktikoa Flowiserekin

Praktikaren bidez teoriari argi egiteko, azterketa-kasu interaktibo bat aurkeztuko dugu, Flowise erabiliz. Adibide honek argituko du nola inplementa daitezkeen RAG sistemak eraginkortasunez, eta erakutsiko du zer eragin duen edukiak sortzeko orduan eta nola hobetzen duen denbora errealeko erantzunen doitasuna eta adierazgarritasuna.

Bat egin gurekin jardunaldi honetan, eta ikusi RAG sistemak nola ari diren adimen artifizialaren etorkizuna eraldatzen eta aro berri baten oinarria ezartzen hizkuntza naturalaren prozesamenduan.

 

Aurreko edizioak »»