Featured image

R lengoaiako programazioaren hastapenak

R programazio- eta ingurune-lengoaia bat da, estatistikaren analisira bideratua. Datuen, matematika finantzarioen eta zenbait arloetako ikerkuntzen analitikarako asko erabiltzen da ere bai. Tresna multzo handia du, estatistikoak zein grafikoak. Ezaugarrien artean nabari da haren gaitasun grafikoa, aukera ematen duena kalitate handiko grafikoak egiteko aurrez prozesatutako datuak aurkezteko.

Lantegi honen helburua da R lengoaiaren oinarrizko ezagutzak eskuratzea, estatistikaren analisiaren ikuspegitik. Software askeko tresna horren potentzialitateak eta abantailak ezagutzea, honako alderdi hauei dagokienez: deskribapena, estatistikaren analisia eta datu multzo bat bistaratzea datu-meatzaritzarako, horien estatistika-analisiak eta irudikapen grafikoa eragitea datu kuantitatiboak prozesatuz.

 

Nori zuzenduta

R lengoaiaren oinarrizko sintaxia ezagutu eta programazioaren, estatistikaren eta matematiken arloetan tresna hori erabili nahi duten profesionalei.

 

Edukia

1. Oinarrizko eragiketak R lengoaia erabilita:

  • Kalkulu sinpleak egitea
  • Aldagaiak sortzea
  • Bektoreak sortzea
  • Bektoreetan kontsultak egitea
  • Formatuak bihurtzea
  • Zerrendak sortzea
  • Zerrendetan kontsultak egitea
  • Matrizeak sortzea
  • Matrizeetan kontsultak egitea
  • Sortutako matrizeak manipulatzea
  • Faktoreak sortzea
  • Faktoreetan kontsultak egitea
  • "Data Frame"ak sortzea
  • "Data Frame"etan kontsultak egitea
  • Ariketa praktikoak

2. Datuen oinarrizko manipulazioa R lengoaian:

  • Datu-baseak kargatzea
  • Datuak manipulatzea
  • Zutabe/aldagai berriak sortzea
  • Zutabe/aldagaiak manipulatzea
  • Oinarrizko kalkulu estatistikoak
  • Kontsulta gurutzatuak
  • Taula bat baino gehiago bateratzea
  • Aldagaiak dituzten eragiketak
  • Datuen lagina
  • Ariketa praktikoak

3. Aldagaien aurretiazko analisia:

  • Datuen oinarrizko ezagutza
  • Aldagaien analisia
  • Zer datu-mota dauden zehaztea
  • Banakako aldagaien oinarrizko grafikoak
  • Aldagaien harremanei buruzko oinarrizko grafikoak
  • Aldagaien harremanei buruzko grafiko aurreratuak
  • Aldagaien arteko korrelazioei buruzko grafiko aurreratuak
  • Grafikoak interpretatzea

4. Datekin eta aldagaiekin lan egitea:

  • Aldagaiak daten formatura aldatzea
  • Dataren deskonposizioa
  • Aldagaiei izena aldatzea
  • "Data Frame"-a berrantolatzea

5. Akats topografikoak zuzentzea:

  • Hiztegi bat sortzea, aukera zuzenekin
  • Akatsak modu masiboan zuzentzea
  • Zuzenketak egiaztatzea

6. Internetetik datu egituratuak erauztea:

  • Taula bat erauztea
  • URL batetik taula bat baino gehiago erauztea
  • Hainbat URLtako taulak erauztea eta bateratzea
  • Hainbat URLtako taulak automatikoki erauztea eta bateratzea
  • Hainbat URLtako taulak erauztea eta gordetzea
  • Hainbat URLetako taulak automatikoki erauztea eta gordetzea

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Anteriores ediciones »»